Gizarte Ekimeneko Ikastetxeak: Irtenbiderik gabeko egoeran jarraitzen dugu

81

Ostiralean, hilaren 13an sindikatuok deituta 36. Mahai Negoziatzailea burutu genuen Lan Harremanetako Kontseiluan (LHK-CRL)n.

Dei hau urtarrilaren 29an emandako epaia dela eta egin zen. Epai horretan, sindikatuok sartutako demandari arrazoia ematen ziguten, argi eta garbi azalduz Greba Bukaerako Akordioan (GBA) adostutako Eskola orduaren murrizketa eman behar dela 25-26 ikasturtetik aurrera.

Lehen aldiz agertu zen Kristau.Eskola-ko lehendakari berria (Juankar). Hitz eta asmo onekin hasi zen bere hitzartzea, baina azkar aldatu ziren hitzak. Akordioa ez betetzearen aldeko erabakiak dagoeneko hartua zuen. GBAako edukiak Hitzarmen berri batean txertatzearen lana bahituta dute patronalek, honek dituen kalteekin langileentzako.

LABek zuzen galdetu zuen ea zein zen Patronalaren erabakia Eskola orduaren murrizketaren inguruan. Patronalek, epaia errekurrituko dutela eta irmoa izan arte ez dutela inongo aurrerapausorik emango erantzun zuten. Azpifinantziazioarekin lotzen dute behin eta berriro euren erabakia. Argi dago borondate falta dela ez betetze honen atzean dagoena, ikastetxe batzuetan (%10-15) betetzen ari da eta hauek ez jasotzen inongo kalte-ordainik.

LABek beste galdera zuzen bat bideratu zuen, ea bestelako proposamenik egingo duten errotonda honetatik irten ahal izateko eta Patronalek ez zuten ezer gehitu.

Arduragabekeri itzela eta fede txarra nabaria da. Ordu murrizketa ez aplikatzeak kaleratzeak eragin zituen aurreko ikasturtean eta aurten ere eragingo ditu.

Sindikatuok gure partea jartzen ari gara iraungita jaioko den hitzarmen berria idazteko bidean, eta patronalek ez dute inongo aukerarik ematen. Dirudienez blokeo egoera honetan eroso daude.

LABek argi dauka ez betetze bakoitzaren aurrean, bide juridikoa jarraituko duela jorratzen behar bezalako ekintza sindikalaz lagunduta.

Bestalde, LABek GBA sinatu zuen Gizarte Ekimeneko Hitzarmenaren mahai ezberdinetan (Birkokapen prozedurako mahaia zein funtzionamendurako beharrezkoak diren bestelako mahaiak) parte hartu ahal izateko. Bi urte pasatu dira akordioa sinatu zenetik eta oraindik mahai horietan gehiengoa daukatenek ez dute gure parte hartzea baimendu.

LABek argi dauka eraginkorra eta bermatzailea izan ahal den lan-taldeetan ez dela ongi etorria eta bere delegatu zein afiliatuekin hausnarketa sakona bideratuko du hurrengo pausuak zeintzuk izango diren erabakitzeko.

INFO-2026-02-16_EUS