LABek salatu nahi du Nafarroako Hezkuntza Departamentuak konparaziozko bidegabekeria egin duela Lanbide Heziketako itunpeko ikastetxeetako irakasleak txertatu dituelako, Administraziopeko ikastetxeetako irakasleak txertaketatik kanpo utzirik. Ezin dira bereizi eskolak maila akademiko berean ematen dituzten irakasleak, eskola itunduak diren ala ez kontuan hartuta, eta betiere ikastetxe publikoen kaltetan.
LABek berriz eskatzen du txertoa jasotzeko aukera ematea Hezkuntzako irakasle guztiei, salbuespenik gabe; izan ere, inkoherentea da derrigorrezko hezkuntzako eskoletan eta itunpekoetan irakasleei txertoa jarri izana, eta ez gainerako irakasleei, arrisku-egoera berean baitaude.
Era berean, eta arrazoi beragatik, Foru Gobernuak erabaki beharko luke txertoa ahalik eta lasterren jartzea derrigorrezkoa ez den hezkuntzako irakasleei –hala nola Lanbide Heziketako, Arte Eskolako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musika Kontserbatorioetako, Helduentzako Hezkuntzako eta abarretako langileei–.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak bere garaian jakinarazi zuen ez zitzaiela txertorik jarriko derrigorrezkoa ez den Bigarren Hezkuntzan lan egiten duten irakasleei, ez baititu funtsezkotzat jotzen. Hala ere, beste autonomia-erkidego batzuetan txertaketak egiten ari dira irakasle-profil horretan. Nafarroako Gobernuak Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuak egiten duen akatsa zuzendu behar du, irakasle guztiak funtsezko langile izendatuz eta beren lana eraginkortasunez egiteko osasunari dagokionez erabateko segurtasuna bermatuz.