EAEko Irakasleak: Akordioa bere osotasunean betetzen ez den ikastetxeetan mobilizazioak deitu ditu LABek abenduaren 18an

237

> DESKARGATU BITARTEKOAK:

  • AB18 Kartela:
  • Argazkietarako Kartelak (LAB):
AB18-Kartelak_LAB

  • AB18 Kartel Mutua:

Argazkietarako Kartelak:

AB18-Kartelak

  • Pankarta eredua (LAB):

LABek hainbatetan adierazi bezala, bide mobilizatzaileari ekingo dio Hezkuntza Sailak akordioa osotasunean bete dezan. Era berean, gainontzeko sindikatuei ere dei egiten die jarrera irmo bat izan dezaten.

Aurreko ikasturtean burututako hamaika mobilizazio eta grebei esker, hezkuntza publikoan aritzen garen irakasleon lan baldintzak nabarmen hobetu dira. Besteak beste, bitarteko funtzionarioentzako udako ordainketa berreskuratu zen; maiatzaren 10etik erabilgarri dauden lizentzia eta baimen berriak lortu ziren (edoskitzerako egunak luzatzea, gurasotasuna etenik gabe hartuz gero bi astez luzatzea, seme-alabak medikuarenera laguntzeko baimena…); iaz baino talde gutxiago egon arren eta lanpostu batzuk falta badira ere, irakasle eta baliabide gehiago txertatu dira aurten; eta dagoenekoz 2.000 langiletik gorari eragin dieten gazteberritzerako neurri berriak martxan daude, urteko modalitatean zein metatuan.

Hala ere, Hezkuntza Sailak aldebakarrez hartutako erabakiak medio badira bete beharreko zenbait eduki. LABek borrokan jarraituko du irakasleon lan baldintzak arautzen dituen lan hitzarmena bere osotasunean betetzeko. Izan ere, ondorengoak dira gaur-gaurkoz Hezkuntza Sailak betetzeke dituenak:

  • Gazteberritze neurriak akordioan jasotzen diren bezala ezartzea.
  • Ordu lektiboen murrizketa etapa guztietan: HH/LHen 22 irakastordu 2025/26an eta 21 2026/27an eta Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan 17.
  • Ordu lektiboen murrizketak sortu beharreko lanpostuak txertatzea.
  • Bigarren Hezkuntzan HEDATZE programa 17 ordu lektiboen barnean txertatzea.
  • Adostutako %2ko soldata igoera berrezartzea.
  • Lanbide Heziketako Ikasturte Hasierako Ebazpena negoziatu eta adostea.

15 urteren ondoren lan baldintzak hobetu dituen lan hitzarmena erdietsi genuen irakasleek erakutsitako determinazio eta konpromezuari esker. Sailaren ez betetzeen aurrean, mobilizatzera deitzen du abenduaren 18an akordioa bete ez den ikastetxeetan. Era berean, LABek mahaietan lanean jarraituko du adostutakoa azken punturaino bete dadin. Zentzu horretan, orain arte bezala, gure komunitatea osatzen duten afiliatuekin batera egingo dugu bidea, baita ikastetxeetan asanbladak egiten jarraituko ere langileekin batera. Era berean, LABek gainontzeko sindikatuei ere jarrera irmo bat hartu eta mobilizatzeko deia egiten die.

Abenduaren 18an mobilizatu!