
Hezkuntza Saila iskin egiten ari zaio sinatu zuen Akordio Laborala betetzeari. LABek, ordea, sinatutakoa bete arte mobilizatzen jarraitzeko konpromiso osoa du.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastoletako langileek itxialdia egin dute bart, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari 2023ko Akordio Laboralean jaso ziren konpromisoak bete ditzan exijitzeko.
Ikasleak etxeratzean, langileek hainbat mobilizazio egin dituzte herrietan. Ondoren, ikastoletara itzuli dira itxialdian egoteko. Guztira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 30 ikastolak baino gehiagok parte hartu dute itxialdian, eta ehunka langile mobilizatu dira.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastoletako langile guztientzat Akordio Laborala sinatu zuten LAB sindikatuak eta Hezkuntza Sailak 2023an. Akordioan, langile guztien soldatak sare publikoko langileenekin parekatzea eta lan baldintzen homologazioaren azterketa egingo zela sinatu zen.
Hezkuntza Saila, ordea, iskin egiten ari da langile batzuen soldata parekatzeari, eta, egin beharreko homologazioaren inguruko azterketari dagokionez, ezarritako epeak aspaldi gaindituta egonda ere, ez da hasteko borondatearen zantzurik atzematen.
Hori dela eta, hitza ez betetzea salatzeko, LAB hainbat mobilizazio egiten ari da ikastoletan joan den ekainetik. Izan ere, akordioa ez betetzea langileen lan baldintzekin lotuta dago zuzenean.
Hezkuntza Sailak Akordio Laboralean hartutako konpromisoak bete behar ditu, eta ikastoletako langileek borrokan jarraituko dute Hezkuntza Sailak dagokiena eman arte. Hezkuntza Sailak bere hitza bete arte mobilizatzen jarraitzeko konpromisoa du LABek.
> Argazki galeria:

Abusu Ikastola (Bilbo) 
Abusu Ikastola (Bilbo) 
Abusu Ikastola (Bilbo) 
Andramari ikastola (Zornotza) 
Andramari ikastola (Zornotza) 
Andramari ikastola (Zornotza) 
Aranzadi ikastola (Bergara) 
Assa ikastola (Lapuebla) 
Assa ikastola (Lapuebla) 
Asti Leku ikastola (Portugalete) 
Bastida ikastola (Bastida) 
Bastida ikastola (Bastida) 
Betiko Ikastola (Leioa) 
Eguzkibegi ikastola (Galdakao) 
Eguzkibegi ikastola (Galdakao) 
Haurtzaro ikastola (Oiartzun) 
Haurtzaro ikastola (Oiartzun) 
Haurtzaro ikastola (Oiartzun) 
Herri Ametsa ikastola (Donostia) 
Ibaizabal ikastola (Durango) 
Ibaizabal ikastola (Durango) 
Ibaizabal ikastola (Durango) 
Ikasberri ikastola (Azpeitia) 
Ikasberri ikastola (Azpeitia) 
Ikasberri ikastola (Azpeitia) 
Kurutziaga ikastola (Durango) 
Kurutziaga ikastola (Durango) 
Larramendi ikastola (Mungia) 
Laskorain ikastola (Tolosa) 
Laskorain ikastola (Tolosa) 
Orereta ikastola 
Orioko Herri ikastola (Orio) 
Oteiza Lizeo Politeknikoa (Zarautz) 
Oteiza Lizeo Politeknikoa (Zarautz) 
Oteiza Lizeo Politeknikoa (Zarautz) 
Salbatore Mitxelena ikastola (Zarautz) 
San Benito ikastola (Lazkao) 
San Bizente (Oion) 
San Bizente (Oion) 
Tolosaldeako elkarretaratzea 
Txantxiku ikastola (Oñati) 
Txintxirri ikastola (Elorrio) 
Udarregi ikastola (Usurbil) 
Urretxindorra ikastola (Bilbo) 
Urretxindorra ikastola (Bilbo) 
Uzturpe ikastola (Ibarra) 
Zubimusu ikastola (Billabona) 
Zubimusu ikastola (Billabona) 
Zubi Zahar Herri ikastola (Ondarru) 
Zurriola ikastola (Donostia)


