Haurreskolak Partzuergoa: 2025-2026 ikasturtea berme guztiekin hasteko prozesuak uztailean gauzatzea exijitzen dugu

478

2025eko otsailaren 10ean LABek Haurreskolak Partzuergoko lan hitzarmen berria sinatu zuen. Lan Hitzarmenak 2018an (2019an hobekuntzekin) sinatu genuen ordezkoen araudia (egun indarrean dagoena aplikazio telematikoa martxan jarri arte) eta ordezkapen telematikoekin batera indarrean sartuko den ordezkoen araudi berria barnebiltzen ditu.

Horrez gain, Haurreskoletan plantillak esleitzeko irizpideak negoziatzeko aldagaiak adostu genituen.

Azken hilabeteetan LABen buru-belarri ibili gara pantilak esleitzeko irizpideen akordioa garatzen eta negoziatzen eta mahai parekideetan hainbat gai lantzen.

Ikasturtearen azken txanpara heldu gara eta erantzunen zain jarraitzen dugu. Irailean kalitatezko zerbitzua eman ahal izateko, langileen eskubideak bermatu ahal izateko guztiak aurrera egin behar du lehenbailehen:

  • Ordezkoen araudiak ematen dituen aukerak bideratzea:

    – Esleipenetako deialdian hurrengo ikasturterako behin-behineko bajan egoteko aukera izango du.

    – Hurrengo ikasturteko irailaren 1ean libre egon ahal izateko, ikasturte bukaeran LEP arteko eta ordezkapen kontratuei uko egiteko epea irekiko da. Uko egitean, kontratu hauek abuztuaren 31ean amaituko dira baldin eta indarrean dagoen lan kontratuak ez badu lehenagoko amaiera datarik. Gogoratu indarrean dauden kontratuei uko egitean ezin dela langabeziko prestazioa jaso.
  • Plantillak esleitzeko irizpideen akordioa sinatu behar da.
  • Kudeaketa alorreko ordezkoen araudia, barne sustapenak egiteko araudia eta ordezkapenen kasuistikak sinatu behar dira.
  • Hezitzaileen Lanpostuen Zerrenda berria egin behar da ( LABek sinatu zuen akordiotik 63 lanpostu txertatuz).
  • Hezitzaile Finkoen Lekualdatzea burutu behar da.
  • Hezitzaile Ordezkoen ikasturte hasierako esleipena burutu behar da.
  • Ordezkapen telematikoen aplikazioa martxan jarri behar da (aurretik zonaldeak eta jardunaldiak aldatzeko epea irekiz).

Horregatik, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza batzordeari arduraz jokatzea eta uztaila baliatzea eskatzen diogu, hurrengo ikasturtea berme guztiekin hasi eta garatu dezagun.

Animo eta aurrera!

INFO-14_2025-07-10