Lanbide Heziketa EAE: Lanbide Heziketan, beste behin, edukirik gabe jarraitzen dugu

119

LAB sindikatuak lanean eta borrokan denbora luze daraman Lanbide Heziketarako mahai tekniko propioak burutzeko eta horietan eduki propioak landu eta negoziatzeko borondatea du.

Hala eta guztiz ere, lehengo lepotik burua. Otsailaren 18an Lakuan burutu den bilerak ez digu eduki errealik ekarri.
Alde batetik, 2019tik irakasle teknikoen aferan Hezkuntza Sailak aurkeztutako proposamen berria ez dugu nahikotzat jotzen. Hori dela eta, berriz, haien aurrean gure postura finkatu dugu beste behin eta beste proposamen erreala eta duina ekarriko dutela hitz eman digute.

Beste alde batetik, planifikazio eta DUALaren inguruan emandakoa ez gaitu asetu eta honen inguruan arautze garden eta orokorra lortzeko bidean lanean jarraituko dugu.

INFO_Lanbide-Heziketa-2025-02-20