Haurreskolak Partzuergoa: Lan Hitzarmenaren negoziazioaren nondik norakoak

21

Atzo Lan Hitzarmenaren zirriborro berria jaso genuen. Honekin batera, urtarrilaren 24rako Mahai Negoziatzailearen deialdia jaso genuen.


Dokumentuak LAB Sindikatuak urtarrilaren 10eko proposamenari egindako hainbat ekarpen jasotzen baditu ere, oraindik badira jaso ez direnak eta egindako beste batzuei zehaztasuna falta zaie. Berdez jarri ditugu orain arte LABek negoziazioan zehar egin dituen eta onartu dituzten ekarpenak. Lehenengo zutabean 2009ko Lan Hitzarmenean jasotzen direnak daude zehaztuta, gaur egun indarrean daudenak, alegia. Bigarren zutabean Haurreskolak Partzuergoko Lan Hitzarmenaren azken zirriborroan jaso direnak.


Borroka da bidea. Mahaietan eta kalean egongo gara Hitzarmen on bat lortu arte.

Lan-hitzarmenaren-negozizaioaren-nondik-norakoak-250123-2