Heziketa Berezia EAE: hitzarmena indarrean jartzeko exijitu eta gero, aplikatuko da

126

Hezkuntza Sailak otsailaren 4rako mahai parekidea eta negoziatzailea deitu du.

Lan hitzarmena sinatu genuenetik jada hilabete baino gehiago pasa denean Hezkuntza sailak urtarrilaren 23an mahai negoziatzailea burutzeko deialdia bidali zigun. Gai-ordenean bi gai zeuden: Ordezkoen araudia eta Zentroko atxikipenaren antolaketa.

LABetik lan hitzarmena lehenbailehen indarrean jartzeko exijitu diogu hezkuntza sailari. Izan ere, greba dinamika irekita egonda, gure lan hitzarmenaren indarraldia atzeratzea ez dugula onartuko eta beharrezkoa bada, greba dinamiketara gehituko garela esan diogu. Gainera, hitzarmenean sinatutako gaiak sindikatu sinatzaileekin bakarrik eta mahai parekidean landu behar direla azpimarratu genion Sailari.

Hau horrela, urtarrilak 27an deialdi berriak jaso genituen. Ordezkoen araudia lantzeko mahai parekidea izango dugu lehenik. aldi berean, hitzarmen berriaren lizentzia eta baimenen atal osoa indarrean jartzeko akordio baten proposamena jaso dugu. Lan hitzarmen berria martxan jarri ahal izateko bere osotasunean Gobernu kontseiluan onartu behar da tramitazio baten ostean; soldata adibidez, onarpen honen ostean hasiko gara jasotzen 2025eko urtarrilaren 1eko atzera eraginkortasunez.

Gauzak horrela, otsailaren 4ean indarrean jarriko da lizentzia eta baimenen atal osoa. Eta ondoren, mahai negoziatzailean zentroko atxikipena negoziatuko dugu.

Bestalde, lan hitzarmenarekin batera sinatutakoari jarraiki, zeinu-hizkuntzako interpreteen zerrendetan sartzeko baldintza gisa eskatzen diren titulazioei dagokienez, Espainiako eta Gorren Komunitateko Zeinu-Hizkuntzako Gradua gehituz, Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko euskarazko C1 pareko titulazioa edo ziurtagiria izatearekin batera eskatzeko agindua eman da. Informazio gehiago hemen.

INFO-urtarrilak-29-