Hezkuntza sailak, pasaden abenduak 19an lan hitzarmen berria sinatu bagenuen ere, indarrean jartzeko zenbait tramite pasatu beharko dituela jakinarazi digu.
LABetik, hitzarmen berria aplikatzen ez zela ikusita, hezkuntza sailak hitzarmena indarrean jartzeko agindua emateko eskaera egin genuen.
Sinatu genuen aurreakordioak Lan Harremanen Zuzendaritzaren eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren aldeko txostena jaso behar duela erantzun digute. Aldeko bi txostenak izan ondoren, Gobernu Kontseilura bidaliko da.
Gobernu Kontseiluak onartu ondoren, Negoziazio Mahaira eramango da berriro behin betiko testua berresteko akordioa sinatzeko, hau sinatzen den egunean jarriko da indarrean hitzarmena.
Ondoren, EHAAn erregistratu eta argitaratzeko izapideak egin behar dira, baina akordioa sinatzen den egunetik aplikatzen da (2024ko abenduaren 19an sinatu dugun aurreakordioaren berrespena).
LABetik argi dugu hitzarmenaren alderdi gehienak indarrean jartzeko nahikoa dela hezkuntza sailak borondate politikoa izatea.
Gainera, lan hitzarmena sinatu genuen egunean bertan, Hezkuntza Sailak baieztatu zigun, hitzarmenaren 3. artikuluan zehazten den bezala: “Hitzarmenaren indarraldia eta amaiera iragartzea.‑ 1) Hitzarmen hau sinatzen den egunean jarriko da indarrean,dagokion atalean besterik esaten ez bada”.
Hau horrela, LABetik lanean jarraituko dugu lan hitzarmen berria lehenbailehen indarrean jartzeko.
2024ko lanpostu publikoen eskaintza
2024ko abenduaren 31n argitaratu zen EHAAean Heziketa Bereziko 81 lanpostuen eskaintza. 76 lanpostu Hezkuntza Laguntzako Espezialistena eta 5 lanpostu Zeinu Hizkuntzako interpreteena.
Informazio gehiago hemen.
Urte sabatikoa
Dagoeneko Hezigunean urte sabatikoa eskatzeko epea irekita dago martxoaren 31ra arte.
Lan-legepeko irakasle eta hezitzaile finkoek eskaera egin dezakete; merezimendu-lehiaketan finkotasuna lortu duten hezitzaileek ere.
Informazio gehiago hemen.
Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan
INFO-25-01-20-HITZAMENA-INDARREAN