Atzo, abenduak 19, 20 urteren ondoren, LAB, STEILAS eta UGTk, (langileen ordezkaritzaren % 67,26ak Heziketa bereziko lan hitzarmena sinatu genuen EAEko Hezkuntza saileko lan legepeko irakasle eta hezitzaileena, alegia. ELAk eta CCOOk ez dute hitzarmen hau babestu.
Gaurtik indarrean dagoen hitzarmena da nahiz eta Eusko Jaurlaritzako Saila desbedinetatik pasa behar den datozen hilabeteetan. Hemen informazio gehiago
Artikulu hauek salbu, gaurtik aurrera:
· Zeinu-hizkuntzako interpreteen zerrendetan izena eman ahal izango dute Espainiako eta Gorren Komunitateko Zeinu-hizkuntzako Gradua dutenek, euskarazko C1 maila izan behar dutelarik.
· Ekoizpen gorabeherengatiko kontratuen iraupena luzatu da. Gehienez ere, hamar hilabeteko iraupena izango dute. Beraz, Ekoizpenagatiko kontratua indarrean dutenei kontratua berehala luzatuko diete, orain arte 6 hilabeteko gehienezko iraupena zuten.
LABek eskatu bezala, eta hitzarmenean horrela sinatuta, atzo ordezkoen araudia negoziatzeko egutegia adostu genuen. Gauzak horrela, otsailak 6, martxoak 5 eta apirilak 3 mahai parekidea bilduko da.
LEP merezimendu lehiaketa
Hezkuntza sailak aurreratu zigun datorren asteko amaieran merezimendu lehiaketako behin- betiko lanpostuen esleipenena eta ordezkoen behin betiko zerrendak argitaratuko dituztela.
Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan.