Mahai Negoziatzailerako ikasturteko lehengo deialdia hurrengo asteartean urriak 15erako jaso dugu. Gai ordenean hurrengo hauek daude:
- 2024ko soldata igoera.
- Lan-hitzarmena. Negoziaziorako egutegia adostea.
- Aldi baterako egon daitezkeen hezitzaileen beharrak eta ordezkapenak betetzeko hautagaien kudeaketarako araudia. Egutegia adostea.
- 2025eko hezitzaileen baremazioa: deialdia eta egutegia.
Gogorarazi nahi dizuegu azkenego mahaia maitzaren 8an izan geneuela. Bertan lan hitzarmenaren behin betiko ziriborroa jaso genuen https://labur.eus/IOEzH eta ez genuenez begi onez ikusi ekarpenak bidali genituen. Hezkuntza sailak mahai guztiak bertan behera utzi zituen https://labur.eus/Ra7uO
Hezkuntza saila eta gerente berria ditugun honetan negoziazioak berreskuratu eta hainbat gai ixteko momentua heldu da.
2024ko %2ko soldata igoerari dagokionez, LAB sindikatutik salatu nahi dugu Eusko Jaurlaritzak Mahai orokorretik inposatutako igoera dela eta Mahai Negoziatzailetik pasa behar denez ordainketa denboran luzatu dela. Azken urteetan galdutako %20ko eros ahalmena berreskuratzea eskatuko dugu LABetik beste behin eta galdutakoaren %10 lehenbailehen berreskuratzeko neurriak exijitu ere.
Haurreskolak Partzuergoko langileen lan baldintzak hobetzeko Lan Hitzarmenaren negoziazioa adostu nahi dugu lehenbailehen. Gogoratu nahi dugu, gure lan hitzarmena 2009koa dela eta ez diela gaur egungo beharrei erantzuten. Aurreko ikasturtean buru-belarri aritu ginen lanean eta orain ere lan baldintzak hobetzeko lanean dihardugula.
Ordezkapenak eta behin behineko kontratazioa banatzeko aplikazio telematikoaren (“ordezkagunea”) araudia adostea premiazkoa da LABentzat. Egunero banatu behar den kontratazioaren bolumena sostengaezina bihurtu da aspaldi. Honek kudeaketa alorreko langileen lan zama izugarri handitu du eta eragin zuzena dauka Haurreskoletako egunerokotasunean. hezitzaile ordezkoen lan baldintzak hobetu eta kudeaketa alorreko langileen lan zamak arintzeko. Hoen inguruan ere ekarpenak bidali genituen eta negoziazioa ixtea exijituko dugu.
LABek aldebakarrez sinatutako hezitzaileen ordezkoen araudian zerrendak ireki eta Baremazio-birbaremazioa urtero egin behar dela jasotzen da eta egutegia zehaztu behar da.
Bestalde kudeaketa alorreko LEP prozesua bukatzea eta ordezkoen zerrendak irekitzeko eta barematzeko eskaeran berrestuko gara.