Hilabete honetan hainbat aldaketa egon dira EAEko Administraziopeko irakasleen nominetan, seme-alabak EIZUn erregistratuta ez izateagatik. Nominak kudeatzen dituen EIZU sistemak zerga-araudian ezarritako atxikipen-ehunekoak aplikatzen ditu, Langileen Erregistroan agertzen diren seme-alaben datuen arabera; beraz, sisteman erregistratutako datuak zuzenak ez badira, atxikipenak ere ez dira langilari dagozkionak izango. Beraz, oraindik datu horiek sartu ez dituztenek edo gaizki daudela uste dutenek kontsultatu ahal dute ea EIZUn dauden datuak ongi dauden ala ez, baita zuzendu ere.
Zure datuak ezagutu eta zuzentzeko aukera duzu HEMEN klikatuta.