EAEko Hezkuntza saileko Sukalde eta Garbiketako langileak: Hezkuntza sailak ez du 60 urtetik gorakoentzako osasuna zaintzeko akordioa bete

142

Gaur kontziliaketa saioa izan dugu eta ez da adostasunik egon.

2023ko azaroaren 9an Sukalde eta garbiketako langileen osasuna zaintzeko Hezkuntza Saileko Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak protokolo espezifiko bat garatuko zuela jasotzen duen akordioa sinatu zuen LABek.

60 urte bete ondoren, lan-eremuan haien osasuna babesteko neurriak hartzeko, prebentzioko neurriak zein neurri aringarriak jartzeko konpromisoa hartu zuen Hezkuntza sailak. Akordio honek lanaren egokitzapena dakar, lanaldia herenean murriztea ekar dezakelarik.

LABek gatazka kolektiboa sartu du, ia urtebete eta gero Hezkuntza sailak ez duelako akordioa bete.

Gaurko kontziliaketa saioan UGT eta CCOO eskaerara atxikitu dira, akordioaren sinatzaileak diren heinean.

Hezkuntza sailak bere aldetik akordioa betetzeko prestutasuna azaldu badu ere, ez du bestelako konpromisorik hartu, beraz, ez gara adostunera heldu.

LABetik kezkaz bizi dugu egoera hau eta urratsak emango ditugu akordioa ahalik eta lasterren bete dadin.