Heziketa Berezia: 2024-2025 ikasturte hasiera, ohiko bihurtu diren akatsez betea

207

LABen aurten ere heziketa bereziaren aitortzan urratsak emateko borrokan jarraituko dugu

2024-2025 ikasturtea hasi eta berehala, ohikoak bihurtu diren akatsak pairatu behar izan dituzue ehundaka hezitzailek. Heziketa Bereziko ordezkagunearen lehen eguna bertan behera gelditu zen, baliabide informatiko eraginkorren faltagatik eta banatu beharrekoak baino lanpostu gutxiago eskaini zituztelako. Asteazkeneko oharrean esan genuen bezala, LABetik onartezina jotzen dugu kudeaketa arazo hau estrukturala bilakatu izana eta ikasturte honetako borroketako bat izango da ordezkoen lan-baldintzetan hobekuntzak lortzeko araudi berriak lortzea.

Urtero bezala, aurten ere ikasturte hasierako esleipenetan lanpostu hutsak banatu dira. Prozesu hau ere, behar baino beranduago gauzatu izana salatzen dugu LABetik. Beste behin ere baliabide pertsonalen faltak eta baliabide informatiko eraginkorren faltak prozesua atzeratzea ekarri zuen. Horregatik uztailaren amaierara arte ez ziren gauzatu.

Horretaz gain, ikasturte hasierari loturiko informazio baliagarria duzu jarraian dagoen INFOAn: esleipenen puntuazioa, ordutegiak, lan hitzarmenaren negoziazioaren egoera, merezimendu lehiaketa, LAB irakaskuntzako webgunea, Tramitagune eta Komunikabideri buruzkoak, haurdunaldia eta edoskitzeari loturikoak, hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketak eta LAB sindikatuko Heziketa Bereziko lan-taldea.

INFO-HB-irailak-9-