Zure zalantzak argitzen ditugu, baita era telematikoan ere

351
[EAE, Hezkuntza, prozedurak]

EAEko Hezkuntza Sailak abian jarritako birbaremazioari buruzko hitzaldiarekin ekin genien gure solasaldi telematikoei maiatzaren 12an. Teknologiak eskaintzen dizkigun aukerez baliatu gara COVID 19-ren Pandemia garaian langileon zalantzak, kezkak, e.a. argitzeko eta, bide batez, informazioa guztion eskura uzteko. Horretarako Youtube-ren bidez zuzeneko emanaldiak eskaintzen ditugu, eta gero bideo horiek eskuragai geratzen zaizkizue.

Hitzaldi hauek ez dituzte afiliatu eta guregana hurbiltzen diren langileekin ditugun hartu-eman zuzenak ordezkatzen, baizik eta bide berriak jorratzen laguntzen dizkigute. Beraz, orain egoerak baldintzatutako eskaintza hau etorkizunean erabiltzen jarraitzeko asmoa dugu.

Gaur, ekainaren 3an, beste saio berri bat eskainiko dugu, hezitzaileen esleipen telematikoak azaltzeko. Aurten lehen aldiz telematikoki egingo baitira hezitzaileen esleipenak EAEn. Horiek HLE, T.O. eta Fisioterapeuta finko, lan kontratu mugagabe eta bitarteko kontratua duten langileengan eragiten du

Bihar, ekainak 4, Hezkuntza Sailak proposaturiko “egonkortasunaz” hitz egiteko aukera izango dugu, baita zuen zalantzak ezagutzeko eta erantzuteko ere.

Esan bezala, zuzenean ikusteko aukerarik ez baduzu, bideoak ikusgai izango dituzue Youtube-ko helbide berean.