Urriaren 2an EAEko hiriburuetan manifestatuko gara aurrez aurreko hezkuntza itzulera seguru eta adostuaren alde

385

Hezkuntzako greban azaleratutako aldarrikapenek, langileen, familien zein ikasleen aldetik jasotako babesa agerikoa izan arren Jaurlaritzak jarraitzen du sindikatuokin baliabide gehigarriak n negoziatu gabe jarraitzen du

EAEko irakaskuntzako sindikatuok irailaren 15ean deituriko grebak hezkuntza-komunitatearen babes zabala jaso zuen arren, eta Hezkuntza sailburuak, eta Jaurlaritzako bozeramaleak sindikatuokin etengabeko interlokuzioa eta harremana izateko asmoa publikoki adierazi zuten arren, gaur gaurkoz hezkuntza sailaren berririk gabe jarraitzen dugu

Bitartean, eskoletan isolatutako gela kopurua gorantz doa, eta jadanik eskola barruko  transmisio kasuak hasi dira azaleratzen. Era berean, hezkuntza komunitatea modu desberdinetan ari da bere kezka, haserrea, eta administrazioaren arduragabekeria azaleratu eta salatzen. Ugariak izan dira azken egunotan ikastetxe zein kolektibo desberdinen arazoak azaleratzeko abian jarri diren ekimenak: elkarretaratzeak, adierazpen publikoak, tuperradak, kaleko jantoki inprobisatuak, edota zuzendaritza taldeen dimisioak, besteak beste.  Ekimen eta mobilizazio hauen aurrean,  oso modu partzialean eta mugatuan bada ere, hezkuntza saila erantzun mugatu batzuk ematera  behartua ikusi da. Hau da, beraz, Hezkuntza Saila egoerak eskatzen duen planifikazio integral eta irizpide amankomunak zein beharrezko baliabideak mahai gainean jartzera behartzeko bidea.

Honengatik guztiagatik, sindikatuok aurrez aurreko  ikasturte segurua eta adostuaren alde  mobilizatzera deitzen ditugu berriro ere Hezkuntzako langile guzti-guztiak;  datorren Urriak 2an arratsaldeko 18.00etan hiru hiriburutan antolatuko ditugun manifestazioetan parte hartzera animatuz. Aldi berean, gainerako hezkuntza eragileak ere manifestazio hauetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu.

Hemen duzue sindikatu guztiok sinatu dugun manifestua