SuTaGar: Sailarekin harremanak – Ordezkabide – Merituen deialdia

297

Ikasturte berri on!

Aurtengo ikasturtea erronkaz beterik dator, orain lehenengo indarra garela kontuan hartuta Kolektiboan bizi dugun egoera desblokeatzeko LAB sindikatuak erantzukizun handia du. Hezkuntza legearen testuinguruan, langileen lan baldintzak hobetzeko hezkuntza sailarekin sinatu dugun akordioa aurrera eramateko, plantila esleitzeko irizpideak adostu , euskalduntze plana zehaztu, Lan hitzarmen berriaren negoziazioa, Ordezkabidea, LEPa berme guztiekin burutzea, leku aldatze lehiaketa egin ….. Beraz, afiliatuon partehartzea ezinbestekoa da.

Iraila aurrera doa eta hasiak zarete ikasturteko martxarekin, eskertuko genuke zuen ikastetxeetako sukaldeko ratioetan, garbiketako metroetan edota ordezkapenekin arazorik izango bazenute, gurekin harremanetan jartzea. Lehen bait lehen arazoari irtenbidea emateko.

Gogoratu LAB irakakaskuntzaren web orria dugula, eta gure kolektiboaren deialdiak, araudiak, gidak… web orrialde honetan aurki ditzakezu.

HEZKUNTZA SAILAREKIN HARREMANAK

Gogorarazi nahi dizuegu aurreko ikasturtean administrazioarekin harremanak egiteko modua aldatu zela.

Bi bide desberdin ditugu.

  • Tramitagune:

Administrazio-espedienteak , eskaerak, erreklamazio formalak, errekurtsoak (ez du balio kontsulta orokorretarako) – menua-eremu pertsonala-izapideak langileen sailarekin. Orrialde honetan aurki dezakezue.

  • Komunikabide:

kontsultak, kexak eta iradokizunak egiteko. menua-eremu pertsonala-izapideak langileen sailarekin. Orrialde honetan aurki dezakezue.

ORDEZKABIDEA

Bestetik, Ordezkabidearen akordioa indarrean dago. Aplikazio informatikoa martxan jarri dute gure datu pertsonalak eta 25km.tik gorako ordezkapen behartuak aukeratzeko. Datu hauek betetzea komenigarria da. Hala ere, ordezkapenak egiteko urrian martxan jartzea aurreikusten du administrazioak. Klikatu ORDEZKABIDEAN sartzeko, erabili zure Heziguneako erabiltzaile eta pasahitza atarian sartzeko.

(Ordezkabideari buruzko akordioa HEMEN)

MERITU BIDEZKO LEP DEIALDIA

Aurreko ikasturtean meritu bidezko LEP deialdia argitaratu zen. Oraindik ez daukagu izen emate dataren berririk. Dakigunean jarriko gara zuekin harremanetan behar diren azalpenak emateko.