Sukalde eta Garbiketa: Bizkaiko posta bidezko botoak zenbatuta, lehen indarra izatera pasatu gara EAEn

181

EAEko Hezkuntza saileko sukalde eta garbiketan hirugarren indarra izatetik lehenengo indarra izatera pasatu gara, bozka gehien atera dugunak baigara. Era berean Hezkuntza publikoan lehen indarra garela berretsi da.

Dakizuen moduan Bizkaiko hauteskundeetako postaz bidezko bozka oraindik zenbatu gabe zegoen. Hauteskunde mahaiak posta bidezko bozkan irregulartasunak sumatu ondoren arbitrajearen esku utzi zuen honen inguruko erabakia, ondorioz laudoak posta bidezko bozka zenbatu behar zela ebatsi zuen.

Gauzak horrela aurreko ostiralean, hilak 19, posta bidezko bozka zenbatu zen. Hurrenez hurren emaitzak herrialdeka. Eskerrik asko zuen babesagatik!

Sukalde eta garbiketako Bizkaiko postaz bidezko bozka zenbatu ostean, lehenengo indarra garela berretsita, 114 delegatu ditugu EAEko Hezkuntza publikoan!