Sukalde eta Garbiketako langileak: LEP merezimendu lehiaketaren ondoriozko finkotasunak irailaren 1ean egingo dira

167

Gaur, abenduak 2, mahai negoziatzailea izan dugu. Hurrengo gaiak landu ditugu:

LEP merezimendu lehiaketa

Hezkuntza Sailak orain arte eta legeak aginduta abenduaren 31n prozesua bukatuko zela esan digu.

Gaur guztion harridurarako finko izaera eta jabetzak irailaren 1era atzeratuko direla esan digute. Hezkuntza sailaren utzikeria eta IVAPen dagoen gainkargaren ondorioz, finkotasunaren onurak ezingo dira ordurarte baliatu. Besteak beste, ezingo dira errelebu kontratuak ordura arte eskatu.

LABetik LEP merezimendu lehiaketaren inguruko hainbat galdera mahaigaineratu ditugu.

Besteak beste, mediku azterketak egiteko alta egoeran egon behar dela argitu digute, bajan egonez gero, hau atzeratu daitekeelarik. Mediku azterketaren bitartez lanpostuaren funtzioak betetzeko gai zarela egiaztatu arte ez da finkotasunik lortzen.

Behin mediku azterketa gaindituta, finkotasuna aldiz, baja egoeran sinatu daiteke.

Bestalde, aste honetan behin behineko merituen puntuazioa eta eskaintzen diren lanpostuen zerrendak argitaratuko dituzte.

Erreklamazio epea bukatu ostean eta behin betiko zerrendak argitaratuta, Hezkuntza sailak lanpostuen esleipen prozesua modu presentzialean egitea nahi du.

Lekualdatze lehiaketa

Indarrean dagoen Lan hitzarmenean lekualdatze lehiaketa urtean behin egin behar dela zehazten badu ere, 2021etik ez da egin. Gaurkoan Leku aldatzea egin behar dela eskatuz mobilizatu gara eta mahaian ere berdina exijitu diogu. Hezkuntza sailak esan digu ez dituela hutsik dauden lanpostu guztiak eskainiko baizik eta LEP prozesuan konprometituta ez dauden lanpostuekin egingo duela.

Lan hitzarmen berria

Lan hitzarmenaren zirriborroa bidali digute, eranskin batzuen faltan, besteak beste, kategoria eta ordainsarien ingurukoak. LABetik lan hitzarmena negoziatzeko egutegia eskatu dugu eta abenduaren 9an zirriborro guztia eta egutegia bidaliko digutela esan dute. LABek lan hitzarmen berrian txertatzeko gaiak zehaztuta ditugu HEMEN.

Hurrengo LEP eskaintza

Hezkuntza sailak 34 lanpostu berriren eskaintza egingo duela iragarri digu. 2023 eta 2024an jubilazio, ezgaitasunengatik,…hutsik geratu diren lanpostuak dira. Iaz egin zen eskaintza ere kontuan hartuz guztira 72 lanpostu eskaintza daukagi mahai gainean, garkiketan 33 eta sukaldetan 39.

Edozein zalantza baduzu jarri gurekin harremanetan.

INFO-SuTaGar-Orrialde-1-diseinuaren-kopia-diseinuaren-kopia-1