Sukalde eta garbiketako langileak: Lan hitzarmenaren sinaduraren ondotik hainbat gai garatzen gabiltza

218

Mahai negoziatzailean lan hitzarmena sinatzearen ondorioz hainbat prozesu eta negoziazioei ekin diegu. Bestalde, finko berrien sinadura uztailera atzeratuko da eta Ordezkapenak betetzeko arazoari irtenbidea emateko proposamenak egin ditugu.

Barne sustapenak

Lan hitzarmenean sortu diren kategoria berriak diren sukaldeburu eta garbitzaileburuak hautatzeko barne sustapena egiteko araudia negoziatzen ari gara. Halaber, Sare eta sistema informatikoen kudeaketarako langileen esleipen prozesua burutzeko ekarpenak egin ditugu.

Sukalde berriak

Bestalde, BegoƱa Pedrosa sailburuak azaldu du, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zentroetan in situ egingo direla sei sukalde berri, eta sare publiko osoan pixkanaka in situ sukaldeak eta zonakako sukaldeak jartzea aurreikusten dituztela. Gauzak horrela, Sukalde eta garbiketako lan hitzarmenaren 12. artikuluan sinatutakoa aintzat hartu behar denez, informazioa guztia jasotzea eskatu dugu.

Lanpostu berriak eta egutegia

Bestalde, lan hitzarmen berriko ratio eta lan orduen jaitsierak ekarriko duen lanpostu berrien sorrera egiteko aurreikuspena egitea eskatu dugu.

Administrazioa LABetik eskatu genuen bezala metrajeen errebisioa eta obra berrietako metrajea egiten dabil.

Lan hitzarmen berriaren ondorioz egutegia egiteko irizpideak aldatu direnez, hauek, ordezkaritzetara bidaltzea eskatu dugu.

Ordezkapenak

Ordezkabidea itxi da eta garbitzaileak uztailean lanean jarraitzen dutela eta hauen ordezkapenak telefonoz egin beharko dituztela esan diogu administrazioari. Horrela egingo dituztela esan dute, gainera, zuzendaritzetara ordezkapenak eskatu behar dituztela jakinarazi dutela.

Norberaren eginkizunetarako egunak, azkenengo ikasturteetan bezala, iraila eta urrian eskatzeko aukera izatea eskatu dugu.

Ordezkapenak betetzeko dauden zailtasunak ikusita eta sukaldarien ordezkoak falta direnean LABetik eskatu genuen protokoloa ikastetxeetara bidali da.

Lan hitzarmenean sinatu dugun bezala, hurrengo ikasturtean ordezkoen zerrendak irekita mantenduko dira. Hau horrela izan arte, salbuespenez titulaziorik gabe izena emateko aukera izatea aztertuko dutela esan dute.

Meritu bidezko LEP prozesua

Kontratu finkoen sinadurak uztailera atzeratu dira, ordezkaritzetan eta presentziala izango da. Ostean, ukoengatik hutsik geratu direnak erreserbako zerrendakoei eskainiko zaizkie, hurrenkera eta egin duten aukeraketaren arabera.

Azkenik, uztailean egiteko eskatu dugun mahai negoziatzailean, funtzioak, Sare eta sistema informatikoen kudeaketarako langileen esleipenak, sukalde eta garbiketan sortu behar diren lanpostuak, esleipenak eta funtzioak landuko dira.

INFO-2025-06-23-SUTAGAR