Gogoratu nahi dizuegu martxoan sinatu genuen hitzarmena eta horren barruan dagoen ordezkoen araudi berria indarrean dagoela eta ondorioz administrazioak egin behar dituenen inguruan hitz egin dugu.
Ikasturteko lehenego mahai negoziatzailea eta parekidea izan ditugu, hemen laburpena:
Metraje eta ratio berriak
Hitzarmenean sinatu ditugun lanaldi, metraje eta ratio berrien ondorioz sortu behar diren lanpostu berriak zenbat diren jakiteko eta hauek irailaren 1erako eskaini behar zirela esan genuen.
Administrazioak garbiketan, kolektiboko langileak gauden ikastetxeen metroen errebisioa egin dela eta informazioa pasatuko digula esan digu.
LABetik ikastetxe guztien metroen errebisioa egin behar dela esan dugu eta 2018an sinatu genuen akordioa kontuan izan behar dela.
Ikasturte honen hasieran Tolosako Orixe ikastetxean obra egin ostean, metro berrien garbiketa hitzarmenean sinatutakoaren kontra, pribatizatu egin dela salatu dugu. Egoera hau ahalik eta lasterren errebertitzea eskatu dugu.
Sukaldeetan, jangeletan egongo diren bazkaltiarren kopurua iraila bukaeran jakingo dutela eta kalkuluak egingo dituztela. Egoera hau urtero errepikatzen da eta LABetik irailaren baterako kalkulua eginda egon behar dela eta lanpostuak beteta egon behar direla esan dugu.
LABetik kalkulu guzti hauek parekidera ekartzea eskatu dugu.
LABetik ikasturte bukaeran, hitzarmenetik eratorri behar diren, (sukalde, garkiketa eta iKT kolektiboetarako) lanpostu berriak sortzeko proposatu genuen produkzioagatiko kontratuen iraupena, salbuespenez abuztuaren 31 arte luzatu eta bakanteen izaera izateko berreskuratzea proposatu dugu.
Barne sustapena
Ikasturte bukaeran sukaldeburu eta gabitzaile buruen barne sustapenak egiteko araudia negoziatzen aritu baginen ere, azkenengo proposamena itxi gabe geratu zen. LABetik prozesua ahalik eta lasterren abian jartzeko eskatu dugu. Horretarako dokumentua itxi eta deialdia egitea eskatu dugu. Gauzak horrela hurrengo egunetan prozesuaren zehaztapenak ezagutuko ditugu.
LEP prozesuaren bukaera
Meritu bidezko prozesutik sinatutako finkotasun kontratuak irailaren 1ean indarrean sartu dira, orain ukoen ondorioz libre geratu diren lanpostuak banatuko dituzte, LEParen ordezkoen zerrendaren hurrenkera jarraituz.
Bakantea izan eta berau galdu dutenek eta lanpostu finkorik lortu ez dutenek kalteordaina ofizioz jasoko dutela esan digu administrazioak.
Bestalde, 2023ko akordioan sinatu genuena gauzatzeko Hezkuntza sailak jada sortuta izan behar zituen 16 lanpostu. Ez dituenez sortu LABek sartutako Precoaren kontziliazio saioa astelehenean izango da.
INFO-2025-09-03


