Mahai negoziatzailea
Gaurko mahaian, lan egutegia, jardunaldia, funtzioak, kategoriak eta soldatak izan ditugu aztergai. Sindikatuok bidalitako proposamenak aintzat hartuz, aztertu beharko dugun funtzioen inguruko dokumentu berri bat ekarri digute.
Kategoriak eta soldatak igotzeko proposamen bat egin digute ahoz, zehaztu gabekoa eta nahiko nahasgarria. Lanpostuak Profesionalizatzeko plana egitearen beharra plazaratu dute. Proposamen guztiak idatziz bidaltzeko eskatu dugu.
Jarduna eta egutegiaren inguruan aurreko proposamenean berrestu dira. Norberaren eginkizunetarako egunak, ikasturtean zehar hartzeko prest agertu dira, formula desberdinak aztertzeko prestutasunarekin.
Gauzak horrela, aurrera egin ezinik gabiltza, proposamen zehatzik gabe eta noraezean.
Bestalde, ordezkorik ez dagoen kasuetarako protokoloa zehaztea eskatu genuen eta proposamena bidaliko digute ekarpenak egiteko.
Beraz, Otsailaren 19an eta 20an grebara goaz! Inoiz baino garrantzitsuagoa da grebarekin bat egitea!
2025-2026 ikasturteko Birbaremazio egutegia
- 2025/02/16 Prentsan iragarri
- 2025/02/17 Deialdia webgunean argitaratzea
- 2025/02/18tik (9:00etatik) 2025/03/11 arte (23:59 arte) Fitxak eta aukerak aldatzea
- 2025/03/18 (9:00) Behin behineko zerrenda argitaratzea
- 2025/02/18tik (9:00etatik) 2025/03/28 arte (23:59 arte) Erreklamazioak
- 2025/04/28 (9:00) Behin betiko zerrenda argitaratzea
Meritu bidezko LEPa
Aste honen bukaeran edo hurrengoaren bukaeran argitaratuko dira lanpostuen behin behineko esleipenak.
2025-02-10-INFO-SuTaGar-