Sukaldari eta Garbiketako langileak: 60 urte baino gehiago dituzten langile batzuk hereneko murrizketa lortu dute LABek sinatutako akordioari esker

39

2023ko azaroaren 9an LAB sindikatuak Hezkuntza sailarekin sukalde eta garbiketako 60 urtetik gorako langileen osasuna zaintzeko akordio bat sinatu zuen. Bertan, 60 urtetik gorako langileek hereneko murrizketa bat ezarri ahal zitzaiela jasotzen zelarik.

Hezkuntza saila luzamendutan ibili da protokoloa espezifiko bat egiteko baina LAB sindikatuak PRECOra lehendabizi eta gero epaitegira eraman zuen eta honi esker protokoloa eta eskaera argitaratu zuten. HEMEN

Beraz, 60 urtetik gorako langileek mediku azterketa egitea eskatu eta hilabeteko epean erantzunik jasotzen ez bazuten hereneko murrizketa har dezaketela jasotzen da.

Gauzak horrela, langile batzuk jada hereneko murrizketa hartzeko aukera izan dute eta hau ordezkatua izan da.

Beraz, guztiok osasun azterketa eskaera egitera animatzen zaituztegu. Hilabeteko epea pasa bada mediku azterketa egin zenuenetik eta erantzunik jaso ez baduzu hereneko murrizketa hartzeko aukera daukazu. Jarri gurekin harremanetan horrelako egoera batean bazaude.

Gaurko mahai parekidean LABek egindako proposamenari erantzun dion Hezkuntza sailaren beste proposamen bat aztertu dugu, baina ez da nahikoa, 60 urtetik gorako langile guztientzat izan beharko lukeelako. Horrela, LABek egindako eskaerari jarraiki gaurko mahai parekidean beste proposamen batekin etorri da Hezkuntza saila, ez nahikoa dena. Era berean, ez da lanpostuen arriskuen ebaluaziorik jasotzen eta bestetik hereneko murrizketa baino lan zamen jaitsiera proposatzen duelako. Lan zamen jaitsiera hau, ez dakigu zeren baitan baloratzen den eta zer suposatzen duen. Gainera, arindutako lan karga hori beste lankideen gain erortzen arriskua dago.

Bitartean mahaietan eta kalean borrokan jarraituko dugu.

INFO-SuTaGar-Orrialde-1-diseinuaren-kopia-diseinuaren-kopia-diseinuaren-kopia