“Pedagogia feminista: lanketa poliedrikoa eskola eremuan” jardunaldia

549

Uztailaren 1ean, UEUrekin elkarlanean, “Pedagogia feminista: lanketa poiedrikoa eskola eremuan” jardunaldia antolatu dugu Eibarren.

Astelehenean (maiatzak 17) izenea emateko epea zabalduko da. Matrikularen prezioa 15 €koa izango da, 10€koa LABeko afiliatuentzat.

Presentzialki eta streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da, baina aforo mugatua izango denez, interesa izatekoan, ahalik eta azkarren izena ematea gomendatzen dugu.

Eguna bi zatitan banatuta egongo da. Lehenengo zatian, gaiaren inguruko testuingurua landuko dute lehen bi hizlariek; eta hurrengoan Hego Euskal Herrian martxan dauden lau esperientzia praktikoei buruz arituko dira gainerako hizlariak. Atal bakoitzaren ostean, parte-hartzaileek galderak egiteko tartea izango dute. Atal bien artean atsedenaldia egongo da.

Hemen duzue antolaturiko egitaraua:

Egitaraua

OrduaEdukiakIrakaslea
10:00-10:15Ikastaroaren hasiera eta aurkezpena.
10:15-11:15Atal teorikoa: “Hetero araua eta genero eraikuntza”. Joseba Gabilondo Marques, Hiruki Larroxako Kidea. Gizarte Hezkuntzan Graduduna, Talde Prozesuen Bidelaguntzailea eta EGHAMeko kide bezala, Euskal Herriko Sexu Askapenerako aktibista politikoa. “Metodologia gutxiago,hausnarketa gehiago”. Mireia Delgado Exposito, Pedagogo feminista, bitartekari literario eta ipuin kontalaria. “Tratu onak komunitatera: Plax! sexologia zerbitzua eta Beharren Lorategia”. Edurne Mendizabal Tolosa, Sexologoa eta parekidetasunean aritua. Arremanitz kooperatibako sortzaile 2010ean eta geroztik egitasmo anitzak garatzen ditu bertan. Andoaingo Harremonak, Plax! sexologia zerbitzuen eta antzerki foroen arduradun.
12:15-13:15Esperientziak: “Ondarroako esku-hartze integrala.” Rosa Baltar Cabo, Ondarroako Udaleko Berdintasun Teknikaria. Miren Larrea Murgoitio, Gizarte Hezkuntzan Graduduna. Ondarroako egitasmoko hezitzailea eta pedagogia feministetan aritua. Iñigo Ranero Gonzalez, Pedagogian graduduna. Ondarroako egitasmoko hezitzailea eta Queer feministetan aritua. “Kurutziaga ikastola. Kanpo espazioaren eraldaketa prozesua.” Erika Lagoma Pombar. Hispaniar eta Euskal Filologian Lizentziatua.Kurutxiaga Ikastolako irakaslea eta DBHko elkarbizitza arduraduna. “Nafarroa: Scolae” Programaren egite prozesua”. Mikel Colomo Gurbindo. Lehen Hezkuntzako Irakaslea.”Scolae” programan aritua eta Hezkidetan aditua.

Informazioa eta matrikula UEUren webgunean.