Oztopo guztien gainetik, gure eskubideen konkista

559

Nahikoa da!! EUSKARAFOBIARI STOP!! Berriz ere, euskararen kontrako erabaki bidegabe batekin egin dugu topo, Iruñeko Udal Haur Eskoletan bete-betean eragiten diguna.

Enrique Mayaren Gobernuak, Iruñeko PSNren burua den Maite Esporrinen babesarekin, udal haur eskoletan euskararen presentzia zokoratu nahian hainbat neurri hartu du, besteak beste, enplegua egonkortzeko abian zen oposizio deialdia deuseztatu, plantilla organikoa aldatu euskarazko hizkuntza-eskakizuna duten plazak nabarmen murrizteko, aurreko gobernu-taldeak hizkuntza-eredua aldatu zien eskolak lehengoratu eta, azkenik, euskara ingelesarekin nahasten duen eredu txapuza bat inposatu.

Ezer ez planifikatu gabe, adostasunik gabe eta inolako gogoeta pedagogikorik egin gabe inposatu nahi digute haien hizkuntza-eskaintza berria. Alde bakarreko erabaki honek gure eskoletan 40 urtez hainbeste mimoz eta kontuz landu dugun pedagogia suntsitzea ekarriko du ondorioz.

Nafarroako Gobernuarena da orain azken hitza, bidegabekeria hau gelditzea eta benetako eztabaida prozesu bat abiaraztea exijitzen diogu.

Zentzugabekeriaren kontra!!!
Inposaketa gehiagorik EZ!!!

– Murgiltze eredua defendatzen dugulako.
– Supremazismo linguistikoa delako.
– Proposamen honek langileen ezegonkortasuna are gehiago areagotzen duelako.
– Inboluzioa bizitzen ari garelako.
– Hausnaketa pedagogikoa eskatzen dugulako.
– Aldebakarreko erabaki politikoa inposatu nahi digutelako.
– Planifikazio eza gaitzesten dugulako.
– Irizpide linguistikorik gabe egin delako.
– Kalitatezko hezkuntza nahi dugulako.
– Haurtzaroarekiko begiruneagatik.

Iruñeko Udal Haur Eskoletako Langileen Batzordean, aho batez, desadostasuna adierazten da. Otsailaren 12an nik ere greban parte hartuko dut!!!