Abenduaren 21ean Auzitegi Gorenak ebatzitako sententzia berretsi egin du 2020ko ekainaren 20an EAEko Auzitegi Nagusiak emandako epaiak.
Horren bitartez, Administrazioak Heziketa Bereziko EAEko Lan Hitzarmeneko 51. artikulua berehala aplikatu behar duela xedatu du.
Beraz, 51. artikuluak dioen bezala, orain mahai parekidean 60 urtetik gorako langileentzat ordu-murrizketak aplikatzeko formulak adostu behar dira.
Argi geratu da EAEko Hezkuntza Saialak ez duela lan-hitzarmena bere osotasunean betetzen, eta langileen eskubideak urratzen ari dela.
LAB sindikatuak sententzia betearazteko formula egokiak aztertu eta proposatuko ditugu ahal bezain laster.