Ordezkapenak kudeatzeko jarraibide berriak Haurreskolak Partzuergoan

346

COVID gaixoen kopuruaren gorakada dela eta, Haurreskolak Partzuergoak hezitzaileen ordezkapenak kudeatzeko jarraibide berriak bidali zituen atzo. haurreskola guztietara. Honen aurrean, LAB sindikatuak gaur bertan gaiaren inguruko hausnarketa eta eskaera zehatzak egin dizkio Partzuergoari. Izan ere, LAB sindikatutik uste dugu haurreskoletan egun dauden beharrak asetzeko neurriak izateaz gain, kudeaketa arloan dauden gabeziak estaltzeko hartutako erabakia dela.
Jarraibide horien aurrean, goizeko 9:30etatik aurrera egun berean dauden beharrak beteko dira. Kasu askotan, aurreko arratsaldetik edo egun bereko lehenengo ordutik egiten da ordezkapenaren eskaera (gaixotasuna ezagutu eta jarraian) eta 9:30ak arte itxaroteak ekar dezake kasu batzuetan egunean bertan ezinezkoa izango dela hutsunea betetzea.
Horrez gain, LAB sindikatuak sinatutako ordezkoen araudiaren 5.3.v artikuluan asotzen da ordezkoek 9,30ak arte dutela egunean bertan joateko egindako lan eskaintzari uko egiteko eskubidea.
Hau guztia kontuan harturik, hauek dira LAB sindikatuak Haurreskolak Partzuergoari gai honekin egindako eskaerak:
– Haurreskoletan eta kudeaketa arloan dauden langileen beharrak eta ordezkapenak lehenengo egunetik betetzea.
– Egunean bertan betetzeko diren ordezkapenak 9,30ak baino lehen egiten hastea.
– Haurreskolak Partzuergoarekin izandako azken bileran egin genuen moduan, Haurreskolak Partzuergoari eta Hezkuntza Sailari eskatzen diegu Ordezkagunea haurreskoletan ere lehenbailehen martxan jartzeko.
– LAB sindikatuan jakin badakigu Covidaren pandemiak haurreskoletan eta kudeaketan sortu duela gainzama. Hori dela eta, haurreskoletan eta kudeaketako sailean behar besteko hornikuntza material eta pertsonala jar dezala.

INFO-11._-Ordezkapenak-kudeatzeko-jarraibide-berriak