Oposizioak, birbaremazioak eta egonkortasuna, EAEko irakasleen gaurko mahai negoziatzailean

427
info-mahai-negoziatzailea


Gaur bildu da EAEko Hezkuntza Publikoko irakasleen ikasturteko lehenengo mahai negoziatzailea. Bi hilabete luze pasa behar izan dira Hezkuntza Saila langileon ordezkariekin bildu arte. Horregatik, LABetik langileontzat ezinbestekoak zaizkigun zenbait gai argitzen ahalegindu gara:

2020ko oposizio deialdia
✅ Gaur argitaratu dira 2020ko LEP deialdiaren oposizio fasearen notak.
✅ Lehiaketa fasearen puntuazioak argitzeke daude oraindik. Hezkuntza sailak datorren astean
aurreikusten du argitaratzea. 4 eguneko erreklamazio tartea zabalduko da hortik aurrera.
✅ Oposizio fasea gainditu duten langile guztiei ofizioz gehituko zaizkie 6 puntu birbaremazioan.
✅ Praktikaldia burutu beharko duten langileek 2022/2023 ikasturtean zehar egingo dute.

Birbaremazioak
✅ Aurrerantzean birbaremazioak azaroan izango dira.
✅ Birbaremazioen osteko esleipenak ekainean burutzea aurreikusten du Hezkuntza Sailak. LABetik salatu dugunez tarte luzeegia zabaltzen da azaroan aurreikusi behar izatearekin hurrengo irailean zein baldintzatan egin behar den lana. Horregatik moldaketak eragiten jardungo dugu.
✅ Azaroan burutuko diren birbaremazioetako baldintzen eragina urtarrilean gauzatu daitezela eskatu dugu. Uste dugulako zerrendetan izena ematea eta ordezkagunean sarrera izatea bizkortu egin behar dela zerrendetan izena eman berri dutenentzat.


“Egonkortasuna”
✅ Tematiak izan gara “egonkortasun” aginduarekin LABetik, eta zoritxarrez aurreikuspenetan asmatu genuen. Aginduaren aplikazioak arazoak, desorekak eta desabantailak baino ez ditu ekarri.
✅ Behingoz konturatu da Hezkuntza Saila ere, eta “egonkortasun” prozesu berriak negoziatzen abiatuko da. Testuinguru horretan, egonkortasun prozesuak borondatezkoak izateko lanean jarraituko dugu.
✅ Egonkortasun aginduaren ondorioz ordezko langileen artean sortutako lan-baldintzen arteko desoreka eta desabantailak zuzendu daitezen exijituko dugu ere.