Negoziazioa eta irakasleen egonkortzea exijitu diogu EAEko Hezkuntza Sailari

1113

Gaur Lakuan, Jaurlaritzaren aurrean, Hezkuntzako gehiengo sindikala bildu gara gure lan baldintzak eta gure ikastetxeen egunerokoa baldintzatuko duen erabakiak hartzerako orduan EAEko Hezkuntza Sailak izan duen jokabidea salatzeko,. Besteak beste, gardentasun falta, alde bakarreko erabakiak akordioaren puntuen planteamenduan edo sindikatuekin negoziatu edo hauei berri eman gabe ikastetxeetara informazioa helaraztea.

Batetik, ikastetxeen egonkortasuna bermatzeko ezinbestekoak diren estabilizazio prozesuei dagokionez, Espainiako Gobernutik datorren legedia eta denbora epeak langileon mesedetan aplikatzeko bideak ez bilatzeagatik. EAEn ez baitugu izan gaur gaurkoz lanpostuak identifikatzeko edo negoziatzeko aukerarik jaso, eta Hezkuntza Sailak, informatu bai, baina negoziatzeko aukera ukatu digu oraingoan ere.

Bestetik, akordioen bidez adostu nahi diren bestelako lan baldintzei dagokionez, Sailak gure lan zama arintzeko neurri gehiago ezarri ditzan exijitzen diogu eta aldebakarrez ezarri nahi dituen neurriak bertan behera uzteko:

  • Hezkuntza Sailak hautagaien zerrenda oposizio emaitzekin lotu nahi du. Ulergaitza honek dakartzan ondorio tamalgarrien eredua, adibide gisa, Nafarroako eredua dugu. Langile guztiak beti oposizioak prestatzen aritu beharko dira ikastetxeen kalterako, eta azterketa zeharo memoristikoa bultzatzen du, honek antzinatasunak baino pisu gehiago izango duelarik.
  • Lan zama arindu beharrean, gaur gaurkoz dugun lan burokratiko eta pertsonalari jaramonik ez. 30 orduko presentzialitate asmoen gainetik, Sailak argi adierazi dezala ikastetxeko-dedikazioa esaten denean ez diola presentzialitateari erreferentziarik egiten; eta Bigarren Hezkuntzan lan zamak arintzeko neurri eraginkorrak ezarri ditzala. Gainera, uztailean ikastetxean egoteko beharraz,argipen zehatzak egin ditzala: klaustroaren erabakimenez eta lanaldia inolaz ere gainditu gabe.

Gure lan baldintzetan, eta ondorioz ikastetxeetan eragin zuzena izango duten neurri hauen aurrean, ezinbesteko deritzogu mobilizatzea. Horregatik, LAB sindikatuak, STEILAS, CCOO eta UGT-rekin batera, maiatzaren 24ean, ikastetxeetan kontzentratzera gonbidatzen ditugu langileak. eta argazkiak sare sozialetan elkar banatzera edota zuen sindikatura bidaltzera.

BORROKATU DEZAGUN GURE LAN BALDINTZEN ALDE!