Nafarroako irakaskuntzako egonkortze-prozesuaren zehaztapenak aurkeztu dira

442

Urriaren 28an, ostirala, egindako mahai sektorialean Nafarroako Hezkuntza Departamentuak irakasleondako egonkortze-prozesu barneko Nafarroako merezimendu-lehiaketa eta oposizio-lehiaketetako deialdien zirriborroak aurkeztu ditu.

Haietan parte hartzeko eskaera egiteko epea azaroaren 21etik abenduaren 21era, biak barne, izango da eta eskabideak, ezinbestean, modu telematikoan egin beharko dira.

Autonomia Erkidego ia guztiak -Nafarroa barne- ados jarri dira prozesua batera egiteko eta lankidetza-akordioa sinatzeko asmoa dute (Kataluniak, Galiziak eta EAEk izan ezik). Azken honetan, datorren urriaren 31n bukatuko da izena bertako merezimendu-lehiaketan emateko epea). Hitzarmena sinatu duen hezkuntza-administrazio bakoitzak eskainitako lanpostu hutsei buruzko informazio-taula bat argitaratuko da, kidego, espezialitate, sarrera-txanda eta, hala badagokio, hizkuntza bakoitzeko, parte-hartzaileek horietako bakoitzean deitutako plazei buruzko informazioa eskura izan dezaten.

 PDFIkusi HEMEN Nafarroan lehiaketa hauetara eskaini diren plazak.

Administrazioen arteko lankidetza-akordioa sinatu duten hezkuntza-administrazioek deitutako plazetara merezimendu-lehiaketara eta oposizio-lehiaketara aurkezten diren pertsonek parte hartzeko, eskabide bat egingo da espezialitate, sarrera-txanda eta, hala badagokio, hizkuntza bakoitzeko. Espezialitate, sarrera-txanda eta, hala badagokio, hizkuntza batera baino gehiagotara aurkezten denean, horietako bakoitzeko eskabide bana aurkeztu beharko zaio parte-hartzaileak lehen tokian eskatutako plazarako deia egin duen hezkuntza-administrazioari.

Lehenik eta behin Nafarroako Foru Komunitatean eskainitako plaza bat eskatu nahi duten izangaiek, espezialitate, sarrera-txanda eta, hala badagokio, hizkuntza bakoitzean, Erkidego honetan aurkeztu beharko dute eskabidea. Hezkuntza-administrazio hori arduratuko da, beraz, izangaiak parte hartzeko baldintzak egiaztatzeaz eta alegatutako merezimenduak barematzeaz. Instantzia bakar horretan, parte hartzen duten pertsonek beste hezkuntza-administrazio batzuk gehitu ahal izango dituzte lehentasunaren arabera ordenaturik.

Eskabide orri bat baino gehiago aurkeztuz gero, azkenak balioko du.

PAI eta kontratazio-zerrendak Kontratazio-zerrenden ildora, mahai sektorialean soilik argitu dute egonkortze-prozesu honek PAIren oposizioaren kasuan kontratazio-zerrendak sortuko dituela, beste kasuetan argi ez dagoelarik.

2023an, oposiziorik bai/ez? Bestetik, Hezkuntza Departamentuak ez du oraindik argitu 2023. urtean oposiziorik egingo denentz; badirudi ezetz, merezimendu-lehiaketa bukatu arte ez dietela oposizio-prozesu berriei ekingo, baina ez dute ziurtatu nahi izan. LABen dagoeneko salatu dugu lotsagarria dela urriaren 28an honelako informazioa erabakita ez izatea, irakasle asko eta askoren lana jokuan baitago eta beraiekiko begirune falta suposatzen duelako. 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa Egonkortze-prozesuko merezimendu-lehiaketa zein oposizio-lehiaketetarako aurkeztu beharreko dokumentazioa hauxe da:
– Nortasun agiria.
– Erantzukizunpeko adierazpena, diziplina-espediente bidez zein administrazio publikoren zerbitzutik bereizi ez dela eta funtzio publikoak betetzeko gaitasunik gabe ez dagoela adierazten duena. Aitorpena egiteko, eskabidea aurkezteko formulario telematikoan eskuragarri dagoen manifestua onartu beharko da.
– Espezialiate eta hizkuntza bakoitzeko tasa bat ordaindu. Ordainketa telematikoa izango da (41’60€).
– Tituluaren kopia.
– Beharrezkoa den formakuntza pedagogiko eta didaktikoaren ziurtagiria.
– EGA titulua edo baliokidea euskarazko plazetarako.
– Zerbitzu orria eta oposizio bat gainditu izanako agiria ofizioz erantsiko da. Beste administraziokoa bada, eskatu behar da.
– Meritoen ziurtagiriak.

Merezimendu-lehiaketa Merezimendu-lehiaketetan plaza lortutakoek ez dute praktikaldirik egin beharko.

Baremoaren inguruko xehetasunak:
– Esperientziak, gehienez, 7 puntu balioko du.
– Formakuntza akademikoak, gehienez, 3 punto balioko du. Espedientea, doktoretza, masterrak, bestelako unibertsitate-tituluak, hizkuntzak…, besteak beste, hemen daude.
– Bestelako merituek, gehienez, 5 puntu balioko dute. Oposizio bat gainditu izana, etengabeko formakuntza…, besteak beste, hemen daude.

 PDF  Ikusi eta deskargatu HEMEN merezimendu-lehiaketaren baremoaren ZIRRIBORROA.
 PDF Ikusi eta deskargatu HEMEN PAIko merezimendu-lehiaketaren baremoaren ZIRRIBORROA.
 PDF Ikusi eta deskargatu HEMEN merezimendu-lehiaketaren deialdiaren ZIRRIBORROA.
 PDF Ikusi eta deskargatu HEMEN PAIko merezimendu-lehiaketaren deialdiaren ZIRRIBORROA.

Oposizio-lehiaketa Oposizio-lehiaketetan plaza lortutakoek praktikaldia egin beharko dute.

Oposizioaren inguruko xehatasunak:
– Proba egin beharko da dagokion hizkuntzan.
– Proba bakarra egongo da oposizio-fasean, bi zati izango ditu eta ez-baztertzailea izango da.

– A zatia (%40):
Gaitegiak 25-50 gai baldin baditu: 4 gairen artean aukeratu beharko da.
Gaitegiak 50 gai baino gehiago baditu: 5 gairen artean aukeratu beharko da.
Proba honen gehienezko iraupena 2 ordukoa izango da.

– B zatia (%60):
Unitate didaktiko bat defendatu beharko da, izangaiak aukeratuko duena. Horren defentsarako, gehienez 45 izango dira. Ondoren, epaimahaiak galderak egin ditzake, gehienez 15 minutuz. Unitate didaktikoaren defentsa egiteko, izangaiak nahi duen materiala eraman dezake eta gidoi bat erabil daiteke, gehienez 2 orrikoa, eta bukatutakoan epahaimahaiari eman beharko zaio.

Baremoaren inguruko xehetasunak:
– Esperientziak, gehienez, 7 puntu balioko du.
– Formakuntza akademikoak, gehienez, 2 punto balioko du. Espedientea, doktoretza, masterrak, bestelako unibertsitate-tituluak, hizkuntzak…, besteak beste, hemen daude.
– Bestelako merituek, gehienez, puntu bat balioko dute. Oposizio bat gainditu izana, etengabeko formakuntza…, besteak beste, hemen daude.

  PDF Ikusi eta deskargatu HEMEN oposizio-lehiaketaren baremoaren ZIRRIBORROA.
  PDF Ikusi eta deskargatu HEMEN oposizio-lehiaketaren DEIALDIAREN ZIRRIBORROA.

Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoak egonkortze-prozesuan ez sartzea LAB sindikatuak Hezkuntza Departamentuari eskabide bat igorrita, desagertzear dagoen 591 kidegoko Irakasle Teknikoak egonkortzeko prozesu horretan ez sartzeko justifikazio zehatza eta juridikoa eskatu dio, plaza horiek “egonkortze-prozesura ateratzeko legezko tarterik ez izatea” argudiatuta. Are gehiago, kontuan hartuta Euskal Autonomia Erkidegoak, 2022ko irailaren 30ean, kidego horretatik egonkortzeko 260 plaza atera zituela. Zergatik EAEn egin daiteke, baina ez Nafarroan? Aukera galdua da -ulertezina LABentzat- laster desagertuko den kidego horretako langileak egonkortzeko.

Jatorrizko informazioa: Nafarroako LABeko Zerbitzu Publikoetako webgunean.