Nafarroako ikastoletako jazarpen moral edo sexualaren prebentziorako protokoloa, aldizkako lan-kontratu finkoen akordioa eta soldata-igoera

368

LABek hiruhileko honetan Jazarpen moral edo sexualaren prebentziorako protokoloa sinatu du, baita aldizkako lan-kontratu finkoen akordioa eta Nafarroako Hezkuntza Departamentuak emandako igoera ahalbidetzen duen proposamena ere.

Jazarpen moral edo sexualaren prebentziorako protokoloa: Nafarroako Ikastolen Hitzarmenean baden, eta aurreko ikasturtean 50 langile baino gehiagokoetako Berdintasun-Planaren baitan txertatuz, eta orain artekoari hobekuntzak eginez, ikastola txikiagoetarako ere zehaztu da. Bertan, langile batek jazarpen moral edo sexualen bat pairatuz gero, zero tolerantziaz, jarraitu beharreko pausuak zehazten dira, baita langileak bi enpresa desberdinetakoak balira ere.

Aldizkako lan-kontratu finkoen akordioa: Langileon lan-baldintzak duintzen jarraitze aldera, aldizkako lan-kontratu finkoak jardunaldi osokoak izatea lehenetsiko dute LABek eta NIEk, lan desberdinak batuz (jantokiarekikoak, autobus eta patioko zaintzak…) eta ikasturtez ikasturte beharrak zerrendatu eta aztertuz. Horrela, aldizkako lan-kontratu finkoak lanaldi osoko kontratuak izateko aukerak arakatu eta posible diren neurrian osoko bihurtzeko lanean jarraituko dugu.

Hezkuntza Departamentuak emandako igoera ahalbidetzen duen proposamena: LABek KPIa bermatzen ez duen soldata-taula bat onartezina dela argi du. Baina proposamen bat egin dugu langileen arteko soldata-arrakala ez handitzeko. Kontuan hartuta itundutako langileei Hezkuntza Departamentuak % 1,5eko igoera onartu diela (gehi urtarrilaz geroztiko atzerapenak), LABek ez-itundueentzako igoera bera ahalbidetzen duen proposamena egin dio NIEri. Igoera hori, ikastolaz ikastola, abenduko nominan gauzatzeko moduan izango dena.