Nafarroako Hezkuntza Espezialisten Talde Motorrak eta Nukleoko Langileen Batzordeak deitutako kontzentraziora joateko deia egin du LAB sindikatuak. Elkarretaratzea urtarrilaren 18an izango da, 16: 00etan, Nafarroako Parlamentuaren aurrean, Sarasate pasealekuan.
Egun horretan, 16: 30ean, Nukleoko Langileen Batzordeak eta Hezkuntza Laguntzako Espezialisten Talde Motorrak (HLE) eskatutako agerraldia egingo da Parlamentuko Hezkuntza Batzordearen aurrean.
Hezkuntza Laguntzako espezialistek dituzten arazo larriak konpondu gabe daude oraindik: behin-behinekotasun handia, 2109/2012 Ebazpenaren jarraipena eta era guztietako arazoak. Horregatik, behar-beharrezkoa da kolektibo osoaren inplikazioa.
Jatorrizko albistea: HEMEN.