Nafarroako Hezkuntza Departamentuak urriko berariazko zerrenden lehenengo irekiera deitu du

423

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak 2021eko urriko berariazko zerrenden lehenengo irekiera deitu du, 256/2021 Ebazpenaren, urriaren 6koa, bitartez.

Eskabideak aurkezteko epea urriaren 7tik urriaren 14ra, biak barne, “Tramitazioa” atalaren bidez.

Deskargatu HEMEN irekitako espezialitateak (gaztelania hutsean).

Bestetik, gogorarazten dizugu 2021eko irailaren lehen eta bigarren irekieren behin-behineko emaitzak argitaratu direla eta erreklamatzeko eta/edo zuzentzeko epea urriaren 14an bukatuko dela (“Tramitatu” atalaren bidez).

Urriko zerrenda espezifikoen irekieren aurreikuspena ere ikus dezakezu.

Informazio guztia honako ESTEKA honetan.

Jatorrizko informazioa: HEMEN.

Irakasleak kontratatzeko web deialdiĀ berezia

Beste aldetik, gogorarazten dizuegu Hezkuntza Departamentuak irakasleen ezohiko kontratazioak egiteko web deialdiak zabaltzen ohi dituela ostegunetan.

ADI!! Web deialdietan parte hartzeko ordutegia osteguneko 14:00etan hasi eta ostiraleko 8:30ean amaitzen da.

Informazio guztia ESTEKA honetan. Kontsultatu “Emaitzak” erlaitza.

Zalantzarik izanez gero, deitu 948 382474 telefono zenbakira, edo posta idatzi EMAIL honetara.