LABetik lanean jarraitzen dugu langileok EAEko hezkuntza ordezkaritzarekin komunikazioa bermatzeko

448

2021/22 ikasturtearen hasieran gertatutako anabasa berriz errepika ez dadin, EAEko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzen eta langileen artean komunikazioa hobetzeko bitartekoak jar daitezen bilera-proposamena luzatu diegu Hezkuntzako arduradunei.

Irailaren hasieran udako prozesuetan administrazioak egindako akatsek langileongan izandako ondorio larriak salatu genituen, eta hara non, hilabetea aurrera joan ahala, egoerak okerrera egin du nabarmen.
EAEko Hezkuntza Sailaren aurreikuspen faltak eta baliabide ezak lurralde ordezkaritzak kolapsora eraman ditu. Zuzendaritzekiko, langileekiko eta sindikatuekiko harremanak erabat eten dira, horrek dakarren guztiarekin: bete gabeko ordezkapen gehiago, baimenak tramitatu ezin izan dituzten langileak, irakaslerik gabeko ikasgelak, lanerako aukerarik gabeko ordezkoak…
Nekagarria da ikasturte hasiera bakoitzean erantzunik jasotzen ez duten eskaeren zerrenda egitea. Horregatik, EAEko 3 lurralde ordezkaritzetako ordezkariekin bilerak burutzeko deia egin diegu saileko arduradunei. Langileon beharrak mahai gainean jarri eta horiei erantzuna eman diezaion sailak:

Delegaritzekin-bilerak