Nafarroako akordio berriaren negoziazioan aurrerapenik gabe

76

Nafarroako ikastetxe itunduetako eta Ikastoletako sindikatuen gehiengoak mobilizatzen jarraitzen du, negoziazio erreal eta eraginkorra lortzeko.

SEPNA-FSIE, UGT eta LAB sindikatuok, Nafarroako Hezkuntza Ituna duten ikastetxeetan langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa laster bukatuko denez, gure egonezina eta kezka adierazi nahi ditugu Hezkuntza Departamentuak eta sektoreko patronalek negoziatzeko borondaterik ez dutelako.

Egoera konplexua da, ez dago aurrekontu-zuzkidurarik akordioa hobetzeko eta ez dago negoziazio-esparru errealik, nahiz eta behin baino gehiagotan Hezkuntza Departamentuarekin, lehendabizi, eta sektoreko patronalekin, ondoren, elkartu garen.

Ezinbestekotzat jotzen dugu gure langileen lana duintzeko hobekuntzak lortzea, hobekuntza horiek zuzeneko eragina izanen baitute Nafarroako Hezkuntza zerbitzuaren kalitatean.

Gure lan-baldintzak hobetzeko funtsezko neurri batzuk hauek dira:

  • Adinaren araberako irakastorduen murrizketa ordu batean handitzea: 57 urterekin 3 eskola-ordu eta 59 urterekin 5 eskola-ordu, erretiro partzialaren mendekotasuna ezabatuz.
  • Hezkuntza Departamentuak eskaintzen duen prestakuntza ikastaroetan sarbidea bermatzea Hezkuntza Publikoan bezala.
  • Ordainketa eskuordetua administrazio eta zerbitzuetako langileentzat ziurtatzea.
  • Soldata osagarriak kolektibo prekarioenentzat lortzea.

– Orientatzaileentzat: Haur eta Lehen Hezkuntzako orientatzaileentzat, Bigarren Hezkuntzako lansari bera. Bigarren Hezkuntzako ordutegia 25 ordutakoa da eta Haur eta Lehen Hezkuntza duten bera ezartzea eskatzen dugu, alegia, 23 ordu lektibo.

  • Zaintzaileak: Soldata osagarri bat beraien kide publikoko zaintzaileen homologazio bidean.
  • DBHko lehen zikloa.lansarietan Bigarren ziklo eta batxilergoko irakasleekiko ekiparazioa.
  • Ordezkapenak. Irakasleak lehen egunetik ordezkatzea, aldez aurretik aurreikusitako egoeretan.
  • Hezkuntza Premia Bereziak eta gerora sortutako matrikuletako kasuetan, ikasleei beharrezko arreta emateko baliabideak jartzea.
  • Enplegua mantentzeko akordioa sinatzea, itundutako ikasgelak galduz gero, lanpostuei eusteko.

Atsekabetuak eta kezkatuak gaude Patronalek eta Administrazioak Itundutako Irakaskuntza eta Nafarroako Ikastoletako langileen baldintzak hobetzeko duten jarrera eta borondate eskasarekin.

Departamentuarekin eta Patronalekin negoziazio bateratu eta eraginkor baten alde egiten jarraituko dugu. Egoera aldatzen ez bada, SEPNA-FSIE, UGT eta LAB sindikatuok beste mobilizazio edo ekintza batzuei ekingo diegu.