Maisu-maiestren LEPa 2022ko ekainean Nafarroan, baina plaza gutxiagorekin

431

Ostegunean Nafarroako Hezkuntza Sailarekin egindako Mahai Sektorialean jakinarazi ziguten 2022ko ekainean egongo dela Maisu-Maistren Kidegoko LEPa; bertan, 371 plaza eskainiko dira, aurreikusita zeudenak baino gutxiago, egonkortze-plazak ezingo baitira deialdira atera Irakasleen espezialitate berrietarako sarrera, sarbidea eta eskuratzea arautzen duen otsailaren 23ko 276/2007 Errege Drekretua berritu arte.

LABetik salatu nahi dugu egonkortzeko plazak kentzearen ondorioz, are handiagoa dela euskara eta gaztelania espezialitateen arteko plazen banaketan dagoen desproportzioa. Hala ere, plaza horiek 2022rako deitu behar direla uste dugu, plaza horietako asko galdu egingo liratekeelako.

Hau da plazen banaketa, espezialitateen arabera:

EUSKARA:
– Haur Hezkuntza: 19 plaza
– Atzerriko hizkuntza, ingelesa: 11 plaza
– Lehen Hezkuntza: 68 plaza

GAZTELANIA:
– Haur Hezkuntza: 33 plaza
– Pedagogia Terapeutikoa: 50 plaza
– Entzumena eta Mintzaira: 10 plaza
– Lehen Hezkuntza: 180 plaza

 PDF Jaitsi hemen espezialitateen eta plazen banaketa.

LEP arrunta izango da, eta hautagaiak aukeratutako gai bat idatziz garatzeko probak honako irizpide hau hartuko du kontuan: gehienez 25 gai dituzten espezialitateetan, bi gairen artean aukeratu beharko da.

Albiste hau eta Mahai Sektorialean tratatu ziren beste gai batzuk, jatorrizko INFORMAZIOAN.