LPE eta ordezkagunea, gaurko EAEko Heziketa Bereziko mahai negoziatzailean

425

Abenduaren 2an langile publikoen behin-behinekotasun tasa jaisteko legea bozkatuko da kongresuan. Honen bidez plazak identifikatu eta laboralen esparruan salbuespenezko deialdia egin ahalko da, oposizio faserik gabeko merituen lehiaketa. Beraz, azterketarik gabeko prozesua izango da.
Salbuespenezko deialdi honetan, heziketa berezian guztira gutxienez 460 plaza jardun osoan eskainiko dira,

  • HLE 419
  • Fisioterapeutak 13
  • Okupazio terapeutak 10
  • Transkriptoreak 4
  • Zeinu hizkuntzako interpreteak 14
  • Gizarte langileak 0


Honekin behin-behinekotasun tasa %13ra jaitsiko litzateke, eta legeak markatzen duen gehienezko %8ra jaisteko gutxi gora behera beste 57 gehitzeko prest agertu da administrazioa.
2022ko abenduaren 31 baino lehen deialdia egin behar da eta gehienez 2024ko abenduaren 31a baino lehen bukatuta egon behar da prozesua.
LAB sindikatuak bere aldetik, eskatu du:
– Jardun erdian dauden plazak osoak izatera pasatzea, hauek ere eskaintzan sartzeko.
– Deialdiaren nondik norakoak negoziatzea, gure kolektiboan Hezkuntza sailarentzat lanean diharduten langileen eskarmentua saritzeko prozesua izan dadin.


Beraz, administrazioari deialdiaren proposamena bidaltzea eskatu diogu, prozesua ahalik eta azkarren argitu dadin. Urteetan iruzurrean egondako lanpostuak eta behin behinean egondako langileak finkatzeko ordua da.


Ordezkagunea

Ordezkapenak telematikoki banatu ahal izateko, Ordezkagunea gure kolektiboen berezitasunetara egokitu ostean, maiatzean indarrean jartzea aurreikusten du administrazioak.

Infoa.-Mahai-negoziaatzailea-20211129