Maiatzaren 17an, bozkatu LAB!

455
M17-LAB-IRAKASKUNTZA-Hauteskunde-Programa-eus-esp

Kaixo, lankide:

Jakingo duzunez, datorren maiatzaren 17an Nafarroan Irakaskuntzako Hauteskunde Sindikalak burutuko dira. LABen oso gogor ari gara lanean horietan, uste baitugu hezkuntzan eragiteko eta hezkuntza eraldatzeko modua sektorean ordezkaritza nagusia duen sindikatua izatea dela. Eta horretarako, zu ezinbestekoa zara.

Funtsezkoa da maiatzaren 17an zure hauteskunde-mahaira hurbiltzea eta LAB bozkatzea; baina, era berean, garrantzitsua da, data iritsi bitartean, gure informazioa zure gertukoen artean zabaltzen laguntzea eta, oraindik ez bagaituzte ezagutzen edo zer bozkatu ez badakite, gure borrokak eta lan ildoak 4 haizetara zabaltzea.

Izan ere, LAB langile guztien alde borrokatzen duen klase sindikatu bakarra da, eta fronte guztietan, urteko 365 egunetan, sindikalismo borrokalaria egiteak bereizten gaitu besteengandik.

Harremanetan jarraituko dugu.

Eskerrik asko zure laguntzagatik.

ZUREKIN, BAGARA!