Mahai negoziatzailea deitzeko eskaera bateratua

19
[EAE, Haurreskolak]

COVID-19 delakoak eragindako larrialdi-egoerak sortu dituen kalte eta oztopoak lehenbailehen konpontzeko asmoarekin, Haurreskolak Partzuergoan ordezkaritza dugun hiru sindikatuok -LAB, Steilas eta ELA- , mahai negoziatzailea deitzea exijitu dugu. Gai-ordenean honako puntu hauek sartzea eskatzen dugu:

  • Ordezkapenak ez betetzearen erabakia eta ordezkoen egoera.
  • Haurreskolak Partzuergoaren matrikulazio-kanpaina.
  • Ikasturte bukaeraren diseinu eta antolamendua.
  • Itzulerarako prebentzio planaren negoziazioa
  • Lanpostuen zerrendak, leku-aldatze lehiaketa eta esleipenak.