Lizentziak eta baimenak zein LEP, hizpide EAEko Hezkuntza Publikoko irakasleen azken mahai negoziatzailean

912

Atzo EAEko Hezkuntza Publikoko irakasleen mahai negoziatzailea izen zen; bertan, Irakasle Funtzionarioen Akordio Arautzailearen (lan hitzarmena) lizentziak eta baimenak atalaren proposamena aurkeztu zigun administrazioak. LABek ekarpen asko egin dizkio proposamenari. Era berean, Lan Eskaintza Publikoaren zenbakiak (lanpostuak eta zein motako oposaketara aterako diren) aurkeztu ziguten.

Lizentziak eta baimenen negoziazioa
Irakasle funtzionarioen Akordio Arautzaile (lan hitzarmen) berria negoziatzen eman dugu azken urte luzea. Negoziazio horren parte da Lizentzia eta Baimenen atala. LABen eremu desberdinetan eman ditugun hausnarketa eta eztabaiden ondorioz, hamaika izan dira atal honi egin dizkiogun ekarpenak.
Bereziki bi multzotan sailkatzen dira: batetik, zaintza eta enplegua uztartzeko neurriak, eta bestetik, bitarteko funtzionario (ordezko) eta karrerako funtzionarioak (finkoak) parekatzeari buruzkoak. Onartutakoen artean esanguratsuenak honakoak dira:
➡️ 2021ko ekainaren 30ean Hezkuntza Sailak aldebakarrez argitaratu zuen eszedentzia eta lanaldi murrizketen aginduari dagokionez, Sailaren jarrera kritikatzearekin bat, hau indargabetu eta
negoziazio kolektiboaren bidez arautzea eskatzen genuen. Horretarako, LABentzat ezinbestekoa
izan da: etetea eskatzeko epea kentzea eta lanaldi murrizketa hauek edozein momentutan eteteko
salbuespenak txertatzea (familiako egoera ekonomikoa aldatzen denean, senide baten gaixotasun
larriagatik, etxez aldatzeagatik, seme-alaben egokitzapen aldia dela-eta, premia larriak argudiatuta,
edo baimena eskatzeko gehieneko epea agortzeagatik).
➡️ 48. artikulua: genero-indarkeriaren ondoriozko lizentzia izan ordez, indarkeria matxistaren
ondoriozkoa izatea (terminoek adierazi ezberdinak dituzte eta indarkeria era ezberdinean ulertzen da;
Berdintasun Legean oinarritu behar da)
➡️ 55. artikuluaren baitan txertatu: seme-alabak medikuaren kontsultara laguntzeko baimen
berreskuragarria, baldin eta lanorduetatik kanpo ezin badira egin.
➡️ 57. artikulua (hautetsiak jardunak betetzeko baimena):): LABek eskatu du baimenaren gutxienekoa 1/3koa izatea, 1/5 ez delako ordezkatzen. EBEPak arautzen duen gutxieneko baimena 1/5 mantentzen dute, baina zentro batean aldi berean 2 irakasle badaude murrizketa eskatuta, hauek ordezkatuko dira.
➡️ 58.artikulua: Bitarteko funtzionarioek (ikasturte osoko lanpostua dutenak zein ordezko) egun dituzten lizentzia eta baimenez gain, “norberaren eginkizunetarako baimena” eskatu ahal izango dute
aldez aurretik urtebeteko zerbitzua ematen izanaren baldintzarik gabe.
➡️ 59. artikulua: “Ordaindu gabeko baimena” eskatu ahal izango dute bitarteko funtzionarioek ere: 6 hilabeteko edo urte bateko eszedentzia.
➡️ Edoskitze metatuaren kalkulua jardunaldi partzialean ari diren irakasleen kasuan kasu guztietan
era egokian aplikatu dadin hurrengoa jasotzea:
◦ OSOA 24 lanegun
◦ MURRIZTUA 5/6 (%83,33) = 29 lanegun
◦ MURRIZTUA 2/3 (%66,67) = 36 lanegun
◦ MURRIZTUA 1/2 (%50) = 48 lanegun
◦ MURRIZTUA 1/3 (%33,33) = 72 lanegun

Honezkero badakigu aipatu berri ditugun ekarpen hauek eta beste batzuk, behin-betiko dokumentuan jasoko direla. Ostiral honetan egingo den mahai-negoziatzailean itxiera emango zaio negoziazioaren atal honi, eta dokumentuak aurrera eginez gero, berehala sartuko litzateke indarrean. LABen dokumentua sinatzeko nahikoa arrazoi ikusten dugu, hala ere, aurrera egin dezan ezinbestekoa da guretzako langileen ordezkaritzaren gehiengoak honekin bat egitea.


Lan Hitzarmen berrirako eta ikastetxeetan irakasleon horniketa irizpideetarako konpromisoen akordioa
2020ko irailaren 15ean EAEn hezkuntza sistema osorako greba egin genuenetik, irakaskuntza publikoko
irakasleen mahai negoziatzaileetan luze aritu gara bi gairen inguruan: batetik, ikastetxeak irakaslez
hornitzeko ezarri behar diren irizpide objektiboez (ratioak barne: taldekoak zein ikasle-irakasle); eta bestetik, Akordio Arautzaile berriak (lan hitzarmenak) jaso beharko lituzkeen artikulu edo klausulen inguruan.
Negoziazio fasea amaierara iristen ari da, hori dela eta LABek afiliatuekin orain arteko ibilbidea baloratuko du maiatzaren 10etik 17ra bitarte eskualdeka antolaturiko foroetan.
Foroak data, ordu eta leku hauetan izango dira:


Estabilizazio prozesuetan: Lan Eskaintza Publikoak

Hezkuntza Sailak atzo aldebakarrez publiko egin zituen 2020/2021 legeari lotuta egin beharreko estabilizazio prozesuak (meritu lehiaketa eta oposizio-lehiaketa bidezkoak). Komunikabideetan esan zuenaren arabera hauek izango dira prozesuak eta kidego bakoitzeko lanpostu kopurua:
1- Merezimendu lehiaketa: 1.798 lanpostu
2- Oposizio-lehiaketa “ez baztertzailea”: 747 lanpostu
3- Oposizio-lehiaketa arrunta: 1.812 lanpostu

Merezimendu-lehiaketaOposizio-lehiaketa
“ez kanporatzailea”
Oposizio-lehiaketa
arrunta
GUZTIRA
Maisu-maistrak714 125 836 1675
Bigarren Hezk. eta
Lanbide Heziketa
1002 612 974 2588
Hizkuntza Eskola Ofizialak4444
Kontserbatorioak1818
Dantza112
Arte Dramatikoa325
Arte Plastikoak eta
Diseinua
167225
GUZTIRA1798 747 1812 4357

Argi dago Hezkuntza Sailak aurkeztutako kopuruak ez direla nahikoak 14.500 bitarteko langileontzako (interinoontzako), publiko egindako eskaintza horrek ez diola behin-behinekotasunaren arazoari soluziorik emango. Eskolek ezegonkortasuna kudeatzen jarraitu beharko dute. Gainera, LABek gogor kritikatzen du kopuru hauek aurkeztu diren egun berdinean publiko egin eta negoziazioari ateak itxi izana.
LABek ez-nahikotzat baloratzen du Hezkuntza Sailak eginiko eskaintza, izan ere, estrukturalak diren lanpostuetako asko falta direla uste du (aurrekontu-zuzkiduran dauden eta Lanpostu Zerrendan ez dauden Lanpostuetako asko: funtzionamendukoak direnak, zerbitzu-eginkizun asko, etab.). Hori dela-eta, LAB Sindikatuak mobilizatzeko beharra adierazten du.

2022.05.03-Mahai-negoziatzailea-Maiatzak-2-Irakasleak