Lanpostuen zerrendak eta LEPa, Haurreskolak Partzuergoko mahaian

535

Astelehenean, apirilak 11n, izandako Haurreskolak Partzuergoko mahai negoziatzailean haur hezitzaileen 1035eko lanpostu zerrenda aurkeztu ziguten, momentu honetan horietatik 667 langile finkoak dira eta 325 LEP artekoak.
Proposatu diguten Lanpostuen zerrenda osatzeko hainbat irizpiderekin ez gatoz bat; horregatik, Partzuergotik dokumentazioa jasotzean, horren hausnarketa egingo dugu falta diren irizpideak txertatzeko eskaera luzatuz.
Argi dugu aurkeztutako Lanpostuen Zerrendak ez diola haurreskola bakoitzak dituen benetako beharrei erantzuten eta hurrengo ikasturteari begira desplazamenduak egingo dituztela. Horrela izatekotan hurrengo ikasturteko haurreskolen pertsonal-horniketa eta antolaketaz hitz egiten hasi behar dugula eskatu genuen. LAB sindikatuak dokumentazioa jaso ahala aztertu eta ekarpenak egingo dizkio (horretarako eman diguten epean) eta gure irizpideak jaso daitezen ahalegin guztiak egingo ditugu. Guretzat garrantzitsua baita nahiz eta orain LPZ hau aurkeztu, LEPari begira LPZren berrantolaketa negoziatzea, hau da, ratiotik baino haratago aintzat hartuko dituen irizpideen inguruko negoziaketa.
Kudeaketa alorreko lanpostuen zerrenda
 LAB sindikatuak 2018an sinatutako akordioari esker eta honen garapena gauzatzeko bete ez den 2019ko aurreakordioa salatzeagatik eta ondorengo epaitegiko ebazpenari esker existitzen ez den kudeaketako langileen Lanpostuen zerrenda sortu eta iraileren 1ean indarrean sartuko da eta Lan eskaintza publikoa egingo da.
 Egun kotratatuta daude 27 LEP arteko; Kudeaketako langileen 26 lanpostu sortzeko (1 jubilatzen dela esan ziguten) gaur egun hezitzaileen zerrendan (1136 guztira) bete gabe dauden 144 lanpostuetatik 34 plaza amortizatzeko proposamena egin dute.
 Haurreskolak Partzuergoan sortuko den Zuzendari pedagogikoa eta gerentea LPZtik kanpo egongo dira.
 Lanpostu bakoitzak monografia izango du.
 Goi-mailako teknikariak, arkitekto teknikoa, formakuntza eta lan arriskuen prenbentziokoak berariazko ezagupenarekin perfilatzeko proposamena ekarri dute.
 Erdi mailakoak eta administrariak espezialitatea zabalik izateko proposamena ekarri dute.

Lan eskaintza publikoa

Haurreskolak Partzuergoak langile publikoen behin behinekotasun tasa jaisteko legeak dioenari jarriki, lan eskaintza publikora haur hezitzaileentzat eta kudeaketa alorreko langileentzat proposatzen duen plaza kopurua eman zigun atzo.

HAURRESKOLAK PARTZUERGOKO LEPAREN ESKAINTZA:
Haur hezitzaileak368
Kudeaketa26
A Talde- Goi mailako teknikariak3
B Taldea- Erdi mailako teknikariak11
C Taldea Langileri administratiboa12


 Salbuespenez eta behin bakarrik egin daiteken egonkortze prozesu honen eskaintza maiatzaren 31 baino lehen publikatuta egon behar da.
 Hezitzaileen zein kudeaketa alorreko LEPa azterketarik gabeko meritoen lehiaketa izatea proposatzen dute.
 Abenduaren 31 baino arinago deialdia argitaratuta egon behar da. Deialdia irekia izan behar bada ere, LAB sindikatuak Haurreskolak Partzuergoan emandako zerbitzuak erabakiorrak izatea lehenetsiko du, egun lanean gauden langileak egonkortu ahal izateko.
 Balorazio zehatza egiteko datuak eta zenbakiak ondo aztertu behar baditugu ere, proposatutako zenbakiari erreparatzen badiogu, egun dauden bakante (LEParteko) baino lanpostu gehiago finkatuko dira. Horrez gain, haien aburuz Legebiltzarrean adostutako akordioan jasotzen den doakotasunak izan ahal duen inpaktua aintzat hartuta, LPZa handitzeko aukera egongo litzateke.
 Aurten ez da hezitzaile finkoen leku aldatze lehiaketarik egongo. Proposatzen dena da, LEP prozesu honen baitan leku aldatzea egitea. 368 plaza aukeratzeko orduan, lehenengo egungo finkoei aukeratzeko aukera emango zaie eta ostean prozesuaren merituen zerrendaren hurrenkeraren arabera esleituko dira.
 LEP prozesu hau 2023ko irailaren 1ean plaza finko guzti hauek indarrean jartzearekin batera bukatuko da.


INFO-17._Mahai-negoziatzailea-220411