Langileok egindako mobilizazioei esker, patronalak mugiarazi ditugu

393

LABek eta Hezkuntza Sailak itunpeko ikastetxeen soldatak parekatzeko sinatutako akordioa ekarri dute negoziazio-mahaira KEk eta AICEk.

LABek positibotzat jo du azken hilabeteetan egindako mobilizazioei esker KEk eta AICEk proposamen bat egin dutela 14 negoziazio-mahairen ondoren.

Proposamen hori, gaur-gaurkoz, ez da nahikoa honako alderdi hauetan, eta hala jakinarazi diegu patronalei:

Lan-kargak arintzeko neurriei dagokienez, AZLentzat eta irakasle ez diren tituludunentzat soilik egin dute ordu-murrizketa. Gainerako kategorietarako (0-3ko, irakasleak, hezkuntza laguntza espezialistak edo langileak), ez da proposamenik egin.

Soldatei dagokionez, 2027an langile guztiak langile publikoekin ekiparatzeko proposamena egin digute, eta horren baitan 21-24
urte bitartean eros ahalmena bermatzeko igoera jaso behar da. Gaur gaurkoz, 2027an ekiparazioa lortu arren, patronalek planteaturiko %13ko igoera hori handitu behar da 2024an langileon eros ahalmena KPIaren arabera bermatu dadin.

Horretaz gain, gainerako langileen kategorietan (Hezkuntza laguntza espezialistak, 0-2ko TEJI eta administrazio eta zerbitzuetako
langileentzat) eros ahalmena bermatzen duten soldata igoera taulak ekarri behar ditu patronalak eta horrela adierazi dio LABek.
Izan ere, 2027tik aurrera ere langileon jarraipen saria egongo dela jaso behar du patronalak.

Lanbide Heziketarako, egungo hitzarmena hobetzen ez duen proposamen bat egin dute, adibidez: bikoizketak ez ditu planteatzen, lanaldia irregularra 26.ordurarte luzatu nahi dute eta konpentsazioa orduan hasiko litzake. Bitarte horretan 23tik 26 bitarte ez du ezer eskaintzen. Gainera, lantokiko prestakuntzarako 6 ordu onartu arren urte osoan zehar, ratio altu batek baldintzatzen ditu eta lehenengo ikasturteko praktikaldirako jarraipenak kanpo utziz.

Enplegua eusteari, euskalduntzeko-planak, berdintasun-planak eta arrisku psikosozialen ebaluazioari, proposamenak asmo onak
izan arren, ez du inolako zehaztasunik.

Egia da bidea egiteko dagoela oraindik, baina patronalen proposamenak negoziazio bide bat irekitzen du Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako langileen lan-baldintzak hobetuko dituen hitzarmen berri bat lortzeko. Urtarrilaren 12 eta 16rako aurreikusitako
mahai negoziatzaileek zer eman dezaketen ikusgai dago, eta beraz borrokak aurrera darrai.

PDF Embedder requires a url attribute