Langileen ordezkariei bizkarra emanda EAEko Hezkuntzak argitaraturiko merezimendu-lehiaketak euskara baztertu eta erlijioa saritzen dituela salatzen dugu

355

Irailaren 30ean argitaratu du EAEko Hezkuntza Sailak milaka lanpostu egonkortzea ekarriko duen merezimendu-lehiaketaren deialdia. Sorpresaz eta haserre hartu dugu berria. Bada, urtebete prozesu hau zetorrela jakin genuenetik, hainbatetan izan dugu hizketagai mahai-negoziatzaileetan; besteak beste, aurreko uztailean administrazioak sindikatuoi lehen zirriborro bati ekarpenak egiteko eskatu zigun.
Orain badakigu urtebetean adierazi ditugun kezkek, galderek eta modu ofizialean egindako ekarpenek ez dutela ezertarako balio izan, aurrez sindikatuokin bilerarik eta kontrasterik egin gabe publikoa da honezkero deialdia.
Kezkaz bizi dugu Hezkuntza Sailak Madrildik datozen irizpideak eta jarraibideak EAEn txertatzeko hautua egin izana, deialdia bertan negoziatzeko bideak zabaldu beharrean. Are gehiago, hainbat urtez behin-behinekotasunean aritutako irakasleak egonkortzeko esperientziak garrantzi gehiago izan beharko luke meritu-lehiaketan. Ez dio bertako errealitateari erantzuten, euskarazko perfilik gabeko hainbat eta hainbat lanpostu deialdian sartu izana horren adierazle da, lehiaketan parte hartzeko tasak gehiegikeria dira edota sailak erlijio irakaskuntza saritzen jarraitzen du.
Lanbide Heziketako Bigarren Hezkuntza eta Irakasle Teknikoen kidegoetako espezialitateetan 295 lanpostuk lehenengo hizkuntza eskakizuna dute, eta 282k, bigarren hezkuntza eskakizuna. Hau da, %50 baino gehiago lehenengo hizkuntza eskakizuna duten lanpostuak dira, euskarazko soslairik gabekoak. Hezkuntza Sailak Lanbide Heziketaren euskalduntzean aurrera urratsak eman beharrean, honelako erabakiekin atzerapausoak ematen jarraitzen du.
Bestalde, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan azken aukera izan daitekeen honetan, irakasle guztientzat irtenbidea aldarrikatzen eta borrokatzen jarraituko du LABek.
Horrenbestez, etorriko diren prozesuei begira negoziazio erreala eta sindikatuon eta langileon eskariak kontuan hartzea eskatzen diogu administrazioari.

INFO-1._Mahai-Negoziatzailea-220923-LEPa-eta-beste-batzuk.jpg