Irakasleen azken deialdiak Hego Euskal Herrian

480

➡️ EAEko Hezkuntza Sailak 2022ko Merezimendu-lehiaketaren (egonkortzeko salbuespenezko prozesua) deialdia argitaratu da.
Eskabidea egiteko, tasa ordaintzeko eta merezimenduak aurkezteko epea: 2022ko urriaren 3tik 31ra arte, biak barne.
Hementxe guzti honen informazioa.
➡️ ZERRENDAK ZABALTZEA Nafarroa Garaian:
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak bere kontratazio zerrendetan izena emateko aukera ireki du.
Eskaerak aurkezteko epea 2022ko urriaren 3tik 7ra, biak barne.
Nafarroa Garaiko LAB sindikatuko webgunean informazio gehiago duzue.
Izena emateko hurrengo lotura bidez egin ahal duzue.
➡️ EAEko Gizarte funtsa:
Emandako eta ukatutako laguntzen behin betiko ebazpena argitaratu da. Informazio gehiago lotura honetan.
➡️ 2020ko EAEko EPEa:
EPEa gaindutu dutenak ordezkoen zerrendan sartzea, behin-behineko zerrenda argitaratu da. Informazio gehiago lotura honetan

2022-09-30-2