Lanbide Heziketan Bigarren Hezkuntzako kidegora pasa diren irakasle teknikoen lan esperientzia aitortu eta meritatzeko

113

Urteetan onartutako lan esperientziaren puntuazioa kendu digute.

Hezkuntza Sailak 2024-2025eko birbaremazioko behin-behineko zerrendak argitaratu ditu. Bigarren Hezkuntzako kidegora pasatu diren irakasle teknikoen 16 espezialitateko zerrendetan lan esperientziaren puntuazio kendu du Hezkuntza Sailak. 

Hezkuntzako sailburuaren 2023ko azaroaren 7ko Aginduan ezarritakoa betez, bosgarren xedapenean (baremoa, “Lan esperientzia” atala, Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten Kidegoko 10 espezialitateetarako bakarrik zenbatzen dena), 16 espezialitate hauetan eta atzeraeragina indarrean jarriz. 

LABetik ez dugu onartzen atzeraeraginez izatea eta Hezkuntza Sailari zuzenketa egitea eskatzen diogu, beste behin ere ordezko langileak kaltetuak ez izateko. 

Sindikatutik eskatzen dizuegu kaltetu zaudeten guztiei erreklamazioa egin dezazuen aldebakarreko erabaki honen kontra. Sindikatuak erreklamazio-eredua prestatu du. 

Erreklamazioa egin ahal izateko eredua eta etor daitezkeen ekintzak eta, behar izanez gero, Gorako Errekurtsoak aurrera eramateko, lanbideheziketa@lab.eus e-postara idaztea eskatzen dizuegu. Horretarako, zuen izen-abizenak, telefonoa eta egun lan egiten duzuen ikastetxearen izena jartzea jarraipena egin ahal izateko. 

Bakarkako Alegazioak egiteko epea otsailaren 20an bukatzen da.