Lanaldia murrizteko baimenen, aldi baterako eteteen eta eszedentzien iraupenari buruzko jarraibideak zehaztu ditu EAEko Hezkuntza Sailak

1340
INFO-._-Murrizketa-eszedentzien-iraupenari-buruzkoa

EAEko Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariak lanaldia murrizteko baimenen, aldi baterako eteteen eta eszedentzien iraupena zehaztu die irakasle, lan legepeko irakasle eta hezitzaile, garbiketa eta sukaldeko langileei. Alde bakarrez haurtutako erabaki hau 2021eko irailaren 1ean indarrean sartuko da.

➢ Lanaldi murrizketa, aldi baterako etetea eta eszedentzietarako, oro har, eragin zuen arrazoia amaitu arte luzatuko dira, berariaz gutxieneko iraupena ezarrita ez badute.

➢ Arrazoia amaitu baino lehen, soilik bukatu ahal izango dira urtarrilaren 31n edo abuztuaren 31n.

➢ Eskatutako lanaldi murrizketaren ehunekoa urtarrilaren 31ra arte edo abuztuaren 31ra arte mantendu beharko da, salbu eskatutako murrizketaren ehunekoaren aldaketak lanaldiaren murrizketa handiagoa badakar.

➢ Borondatezkoak diren aldi baterako eteteak edo eszedentziak edo jardunaldien murrizketak urtarrilaren 31n edo abuztuaren 31n amaitu beharko dira, salbu gehieneko epe bat ezarrita badute eta epe hori amaituta badago.

➢ Salbuespenez eta egiaztatutako aparteko egoeretan bestelako datetan amaitzeko baimena eman ahal izango du administrazioak.

Informazio osoa:
https://www.euskadi.eus/langile-irakasle-lizentziak-baimenak/web01-a3hklair/eu/

https://www.euskadi.eus/lizentziak-eta-baimenak/web01-a3hklaei/eu/