Haurreskolak Partzuergoko mahai negoziatzailea berriz ere bertan behera utzi du gerenteak

361

Uztailaren 6an Haurreskolak Partzuergoan ordezkaritza dugun sindikatuok salatu genuen 2021eko ekainaren 22rako deitua zegoen Mahai Negoziatzailea hiru aldiz atzeratu dela. Horrez gain, mahai negoziatzailean parte hartzen duten Administrazioko ordezkariei exijitu genien ikasturtean zehar azken urteetan eman diren desplazamenduak saihestu, haurreskolen proiektu pedagogikoen bideragarritasuna bermatu, haur hezitzaileen eta enpleguaren egonkortasuna bermatuko duen negoziazioa martxan jarri zein kontingentzia planak modu egokian gauzatzeko bilera egotea.
Atzo arratsaldez, Zorione Etxezarragak uztailaren 15ean aurreikusita zegoen Mahai Negoziatzailea berriro ere, laugarren aldiz, bertan behera uzten duela jakinarazi zigun emailez; agenda arazoak aitzakia jarrita. Uztailaren 20ra atzeratu du bilera.
Aurrekoan esan bezala, onartezina iruditzen zaigu data hauetan oraindik ere datorren ikasturtera begirako horniketaren inguruan inolako proposamenik ez partekatu izana. Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileok hurrengo ikasturteko lanpostuen zerrenda zein den jakin gabe jarraitzen dugu, kontingentzia plana burutzeko behar besteko horniketa pertsonala egongo den ezagutu gabe,… Lotsagarria da langileekiko erakusten ari diren errespetu falta eta eredu gerentzialeren porrota begi-bistakoa izanda, gerente moduan dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun eza.
Horregatik, Jokin Bildarratz Hezkuntza Sailburua eta Haurreskolak Partzuergo publikoko Lehendakariari dagokion erantzukizuna bete dezala exijitzen diogu, gerentea kargutik kendu eta Hezkuntza sailean integrazioa adostua martxan jarri dezala.