Lan Hitzarmenaren negoziazioaren azken txanpara heldu gara

376


Lan Hitzarmena

Atzo, maiatzak 8, asteazkena, Haurreskolak Partzuergoko mahai negoziatzailea bildu zen. Lan hitzarmenaren negoziazioren azkenengo mahaia izan zen, negoziazio egutegiaren arabera.

Gogoratuko duzuenez, aurreko mahaian bi akordio sinatu genituen hauek lan hitzarmenean txertatzen direlarik.

Atzokoan, berriz, LABetik egin genituen ekarpenak aintzat hartuz lortu genuen hezitzaileen urteko jarduna 1570 ordutik 1470 ordura jaistea. Eguneko arreta zuzeneko denbora 6 ordutara mugatuz. Geratzen den ordubeteak prestakuntza eta formazio orduak barnebilduko ditu. Hurrengo egunotan proposamen idatzia jasoko dugu eta sakon aztertuko dugu LABetik.

Bestalde, LABek egindako proposamen gehienak jaso dituzte, besteak beste:

  • Urte sabatikoa
  • Permutak
  • Koordinatzaileen formazio saioak eta kudeaketa alorreko zerbitzuekin elkarlana.
  • Formazio orduak lanaldiaren proportzionalak izatea.
  • Hobekuntza profesionala: Euskalduntze plana egingo da eta beste erakunde batzuek eskainitako ikastaroetan parte
  • hartzeko aukera eskainiko zaigu langileoi.
  • Nominak aurreratzeko edo erretiro sariak jasotzeko formulak aztertzeko konpromisoa.
  • Kudeaketa alorreko lanpostu bakoitza modu eraginkorrean betetzeko behar diren profilaren osagarriak eta
  • berezitasunak lanpostu bakoitzaren monografian jasoko dira.
  • Hezitzaileen funtzioetan lan hezitzailearen aitortza islatzen duen birformulazioa.

LABek 2023ko ekainean Hezkuntza Sailarekin sinatutako Akordio Laboralak negoziaziorako bideak ireki eta hainbat gairen inguruan adostasunetara iristea ahalbideratu digu. Orain lan hitzarmenaren azken dokumentuaren zain gaude eta maiatzaren 17ra arte erantzuna emateko epea eman digute.

Lan Hitzarmen hobe baterako urratsak ematea lortu dugu, era berean Funtzio publiko osoan grebetan eta borrokan jarraitu beharko dugu soldatari dagozkion gaiak Euskal Herrian erabakitzeko!

Egun hauetan gure delegatu eta afiliatuekin edukia partekatu eta baloratuko dugu.

Captura de pantalla -2024-05-09 18-21-00

Ordezkapen telematikoak

Aplikazioaren hezurduraren inguruan aurkeztu ziguten proposamenaren gainean sindikatuok egindako ekarpenekin zerbitzu informatikoekin harremanetan jarriko dira gauzatzen joateko. Bitartean, LAB sindikatuak aldebakarrez 2018an eta hobekuntzekin 2019an sinatu zuen Ordezkoen araudia eguneratuko da, aplikazioaren araudia akordio berrian uztartu eta mahaira akordio berri bezala ekartzeko asmoz.

Guzti hau ahalik eta lasterren egiteko konpromisoa hartu zuen administrazioak.

Bestelakoak

60 urtetik gorako langile ordezkoen arreta zuzeneko murrizketaren hereneko ordezkapena ofizioz betetzen ari dira. Langileari onespena ematen dioten momentuan lanaldi herenean ordezkoa ere bidaliz.

Bestalde, Haurreskolak Partzuergoko web orrian haurreskola bakoitzeko informazio atalean haurren plaza kopuruaren inguruko informazioa argitaratu dute eta eguneraketak egingo dituzte informazioa aldatu ahala.

Baremazio/birbaremazio aldiko dokumentu batzuk gaztelera hutsean daudela salatu genuen eta langileekin lan hizkuntza euskaraz izan behar dela azpimarra egin genuen. Akatsa konpontzeko konpromisoa hartu zuten.

Gogoratu behin betiko zerrendaren aurkako Gorako Helegiteak aurkezteko epea ekainaren 7an bukatzen dela. Kudeaketa alorreko salbuespenezko LEP prozesuaren baitan behin behineko lanpostuen esleipenari erreklamazioa aurkezteko epea maiatzaren 22an bukatzen da.

Edozein zalantza izanez gero jarri gurekin harremanetan.

Animo eta aurrera!