EAEko irakasleak: zerbitzu eginkizunak, esleipenak, Irale 2024/2025 eta lekualdatze-lehiaketa

368
  • Zerbitzu-eginkizunak
    • Hainbat Zerbitzu-eginkizunetan baztertutakoen zerrendak, erreklamazio epeak eta ahozko defentsak egiteko deialdiak argitaratu dira: Irale, HPB, aholkularitza eta koordinazioa, Ikusmen-urritasunarekin lotutako Hezkuntza Premia Bereziak, Ospitaleko, etxeko eta arreta terapeutikohezigarriko zentroak, Berritzegune Nagusia, TKNIKA, ITLENT eta Hezkuntza ikuskaritza.
    • Hemen informazio gehiago.
  • Esleipenak, beste kidego batean parte hartzea
    • Kidego batean karrerako funtzionario diren eta beste kidego batean lanpostua lortzeko 2024-2025 esleipenen prozesuan parte hartu nahi duten irakasleek Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari zuzendutako ESKAERA aurkeztu beharko dute, 2024/6/7a baino lehen Tramitagune bidez.
  • 2024-2025 IRALEAK
    • Deialdia argitaratu da.
    • Izen ematea Hezigunea plataforman.
    • Hemen informazio gehiago.
  • LAL, maisu-maistrak
    • Onartutakoen eta merezimenduen behin betiko zerrendak Hezigunea plataforman gaur argitaratuko dira.
    • Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea: 2024ko maiatzaren 11tik ekainaren 10era bitartean, biak barne.
    • Informazio gehiago hemen.