LABen hautagaitza NUPen unibertsitate-eredu neoliberalak ezarritako prekarietatearen aurka borrokatzeko

446

LABek egungo unibertsitate-eredu neoliberalak eskatzen duen lan-prekarietatearen eta autoesplotazioaren aurka lan egin nahi du. Karrera akademikoa eta bere ebaluazio-parametroak berrikusi egin behar direla uste dugu, jasangarriagoak izan daitezen eta pertsonen bizitza eta ongizatea zentroan jar dezaten.
Horregatik, aldarrikatzen ditugu irakasleen karrera akademikoan modu egonkorrean eta progresiboan sartzea eta garatzea erraztuko duten ekintzak. Pertsonalaren talentua baloratuko duen unibertsitatea nahi dugu, irakasleen sustapena indartuko duena, hizkuntza-eskubideak errespetatuko dituena eta genero-berdintasunerako politikak bultzatuko dituena.

Sarbidea, sustapena eta egonkortasuna

• Doktoretza-aurreko beken eta Laguntzaile kontratuen igoera nabarmena, karrera akademikoan sartzea errazteko.
• Doktoretza-ondoko bekak, ez dutenak zertan finantzatutako proiektuekin lotuta egon, karrera akademikoaren garapena errazteko eta irakasle elkartu faltsuaren figura saihesteko.
• Akreditazioak lortzen diren neurrian, hurrengo kontratu-figuretara sarbidea bermatzea.
• Birjartze-tasa kentzea, kontratu egonkorrak bermatzeko.
• Legez amortizatu beharreko plazak lortuko ez dituen NUPko irakasleen babesa bermatzea.
• Belaunaldien arteko errelebo-planen negoziazioa aktibatzea (borondatezko aurre-erretiroak, ordutegi-murrizketak…).

Irakasle elkartuak

• Lanbide-profilaren araberako irakaskuntza esleitzea, eta gutxienez hiru urtez irakasgaien jarraitutasuna bermatzea.
• Europako azken ebazpenak aintzat hartuta, administrazio Publikoan lan egiten duten irakasle elkartuei aparteko soldata eta antzinatasuna aitortzea.
• Tutoretzak online edo aurrez hitzordua eskatuta egiteko aukera ematea, lana eta familia uztartzea errazteko.
•Kontratu-urteak irakaskuntza-ebaluaziorako kontabilizatzea.

Ikertzaile karrera

• Kultura zientifiko berri bat sortzea, errentagarritasun ekonomikoan eta meritokrazian soilik arautuko ez dena.
• Irakasle ez-iraunkorrek proiektuak zuzentzeari buruz NUPeko araudiak ezartzen dituen murrizketak ezabatzea.
• Langile guztiek ikerketa-proiektuetan parte har dezaten erraztea, eta, hala badagokio, erakundean jarraitzen dutela egiaztatzea.
• Beka bati loturiko ikertzaile kontratatuei lan-harreman “osoa” aitortzea.
• Proiektuen mendeko langileen (Laguntzailea eta Proiektuen Laguntzailea) erabateko aintzatespena lan-hitzarmenean.

Dedikazio akademikoa

• Arduraldi Akademikoaren Planean (AAP) %100eko karga ez gainditzea.
• IAPean aitorpen handiagoa egitea IALen zuzendaritzari.
• IALen kontabilizazioa egitea zuzentzen diren urtean, nahiz eta ez defendatu edo ez gainditu.

Genero-berdintasuna

• Dauden genero-arrakalak ikusaraztea, soldata-arrakala barne.
• Ikerketa-arrakalaren kausak aztertzea, eta dauden ebidentzien araberako neurriak hartzea.
• Emakumeak buru dituzten ikerketa-taldeak sustatzea.
• Irakaskuntzako gogobetetze-inkestetako joera sexistei buruzko azterlan bat egitea, diskriminazio-prozesuak ikusarazteko.
• Protokolo espezifiko bat egitea, sexuan edo generoan oinarritutako sexu-jazarpena prebenitzeko, detektatzeko eta horietan jarduteko.

Hizkuntza-eskubideak

• Irakasle elebidunek euskaraz irakats dezaten erraztea eta sustatzea (materiala sortzeko laguntzak, euskararen hobekuntza-orduak aitortzea, etab.).
• Euskara Zerbitzua sustatzea, langile gehiago kontratatuz eta hiztegi espezializatuan trebatuz.
• Irakasle iraunkor elebidunak kontratatzea, euskarazko irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko.  

Nolako unibertsitatea nahi dugu?

LABen ustez, unibertsitatea ikerketarako eta ezagutzarako gunea da per se, baita egungo erronkei aurre egiteko proposamenak egiteko lekua ere. Gaur egun, inoiz baino beharrezkoagoa da bizi dugun krisi sistemiko sakonari unibertsitate publikoak konponbideak ematea: ekonomikoa, etikoa, ingurumenekoa eta sozio-sanitarioa. Horretarako, irekita egon behar du gizarte-sektore guztiekin lankidetzan aritzeko, ez bakarrik sektore produktiboarekin, baita eragile sozialekin, erakundeekin eta abarrekin ere, horiek lagunduko baitute unibertsitatearen eginbeharrak antolatzen. Testuinguru horretan, LABek kudeaketa demokratikoagoa eta horizontalagoa izango duen erakundea lortzeko lan egingo du, lan eta hizkuntza eskubideak errespetatuko dituena eta Nafarroako herritarren interes guztiei erantzungo diena. Horregatik, unibertsitateak ikerkuntzan eta irakaskuntzan finantzaketa etengabea, egonkorra eta epe luzekoa jasotzea ere defendatuko dugu, hala, gizartearekin konprometitutako ezagutzaren ondasun komuna izan daitezen.

Egungo erronkei ahalik eta ondoen aurre egiteko, lan-baldintza duinak behar dira. Unibertsitate Sistemaren Behatokiaren azken txostenak adierazten duenez, NUPeko irakasle eta ikertzaileen behin-behinekotasun tasa % 55,7koa da (2018-2019) eta, beraz, nabarmen gainditzen du egungo % 40ko legezko muga (Unibertsitate Legearen aurreproiektu berriak % 20ra murrizten duena). Sail batzuetan, behin-behinekotasuna % 80 lotsagarrira hurbiltzen da (2020ko datuak). Irakasle elkartuaren figura gehien erabili duen unibertsitateetako bat da NUP. Irakasle elkartuen jatorrizko funtzioa galdu egin da, eta irakaskuntzako egiturazko beharrak asetzeko eta kontratazio egonkorrak saihesteko erabiltzen da. Era berean, unibertsitateko karreran sartzeko bide bakarra bihurtu da ikertzaile askorentzat, beren karrera soldata-prekarietate handiko baldintzetan garatzera behartuz. Beharrezkoa da plantilla egonkortzea eta bultzatzea, eta irakasleen sustapena erraztea.

Argitalpenen inpaktu-indizeetan soilik oinarritzen ez den kultura akademiko berri bat sortzearen aldeko apustua egiten dugu, modu berean balioetsiko dituena ezagutzaren transferentzia, konpromisoa eta irakaskuntzaren kalitatea, bai eta beharrezkoak diren beste zeregin batzuk ere, hala nola ikasleei arreta ematea eta kudeaketa. Unibertsitate benetan demokratikoa eta berdinzalea nahi badugu, ezinbestekoa da genero-arrakala sakonari aurre egitea. Gizonen eta emakumeen arteko egiturazko desberdintasuna goi-mailako hezkuntza-erakundeetan eta gure unibertsitatean ere islatzen da, NUPek berriki egindako diagnostikoak agerian utzi duenez. Ikasleen hizkuntza-eskubideak errespetatuko dituen erakundea aldarrikatzen dugu eta, horretarako, irakasle elebidunak kontratatzea sustatuko duena.

Helburu horiek lortzeko hezkuntza-komunitate osoaren konpromisoa behar da, eta LABek zure botoa eskatzen du gai horiek guztiak Enpresa Batzordera eramateko eta, guztion artean, nahi dugun unibertsitatearen alde borrokatzeko.

Gure hautagaiak 2021-2025

1. Maite López Flamarique Elkartua. Giza eta Hezkuntza Zientziak
2. Haritz Iribas Pardo Kontratatu Doktorea. Estatistika, Informatika eta Matematikak
3. Itziar Perez de Ciriza Macaya LOU laguntzaile. Giza eta Hezkuntza Zientziak
4. Unai Perez Goya Kontratatu Doktorea. Estatistika, Informatika eta Matematikak
5. Joseba Compains Silva Elkartua. Zuzenbidea
6. Martín Ibarra Murillo Elkartua. Ingenieritza
7. Patricia Amigot Leache Steilas Kontratatu Doktorea. Soziologia eta Gizarte Lana
8. Ion Navarro Amezqueta Elkartua. Osasun Zientziak
9. Irantzu Uriz Doray (Independiente) Laguntzaile Doktorea. Zientziak
10. María Jesús Pumar Mendez (Independiente) Kontratatu Doktorea. Osasun Zientziak
11. Iraide Ongay Rodríguez Elkartua. Zientziak
12. Monika Mendiberri Apezetxea Elkartua. Soziologia eta Gizarte Lana
13. Arantxa Agirreurreta Etxezarreta Elkartua. Giza eta Hezkuntza Zientziak
14. Alberto Jauregi Virto Proiektuen doktore laguntzaile. Soziologia eta Gizarte Lana
15. Amaia Alvarez Berastegi Laguntzaile Doktorea. Zuzenbidea
16. Elorri Arcocha Mendinueta Prestakuntzaren ikertzailea. Giza eta Hezkuntza Zientziak
17. Izaskun Andueza Laguntzaile Doktorea. Soziologia eta Gizarte Lana
18. Xabier Senosian Elkartua. Soziologia eta Gizarte Lana
19. Asier Estevan Mugerza (Independiente) Kontratatu Doktorea. Estadistika, Informatika eta Matematikak
20. Betisa Ojanguren San Millán (Independiente) Elkartua. Giza eta Hezkuntza Zientziak
21. Jesús Razkin Lizarraga Kontratatu Doktorea. Zientziak
22. Mikel Sagües García Kontratatu Doktorea. Ingeniaritza elektrikoa, elektronikoa eta komunikaziokoa

Jatorrizko informazioa (elebiz): HEMEN.